“Horrek esan nahi du aurrera egiten jarraitzen dugula eta bide onetik doala Arku Atlantikoa finkatzeko defendatu dugun proiektua”, baloratu du eurodiputatu jeltzale Oihane Agirregoitiak
Makroerregio Atlantikoa sortzeko prozesuak aurrera egiten jarraitzen du Europar Batasunean, urrats sendoekin egin ere, ostegunean Europako Kontseiluak Europar Batzordeak eman dion aginduarekin- erakunde hori delarik EBren orientabide eta lehentasun politiko orokorrak definitzen dituen europar erakundea- 2027eko ekainera begira Makroeskualde Atlantikorako estrategikoa gara dezan, Itsasoko Estrategia Atlantikoarekin eta Atlantikoko Ekintza Planarekin ados.
“Albiste ona da. Esan nahi du aurrera egiten jarraitzen dugula eta Arku Atlantikoa indartzeko horrenbeste defendatu dugun proiektua bide onetik doala. Europar proiektua gero eta eraso gehiago jasaten ari den momentuan, gaur inoiz baino beharrezkoagoa da mugaz gaindiko interes komuna duten proiektu estrategikoak aurrera ateratzea, hurbiltasunetik balio erantsia emango dutenak, eta hortik dator Makroerregio Atlantikoa sortzeko eskakizuna”, balioetsi du gaur, ostiralarekin, EAJ-PNVko eurodiputatu Oihane Agirregoitiak, prentsa aurrean egin duen agerraldian.
Makroeskualde Atlantikoa sortzeak lagunduko du tartean diren erregioen arteko lankidetzarako gunea eratzen, bai eta interes komunak defendatuz, esfortzuak bateratzen eta koordinatzen ere. Helburua da “benetako eragile” bihurtzea inbertsioak erakartzeko, aukera berriak sortzeko eta interes komuneko proiektuak garatzeko. “Makroreskualdeak aldatu egiten du Europar Batasuneko Arku Atlantikora begira mugitzen garen eskala. Hemendik aurrera subjektu politikotzat aitortua izango da. Funtsak eta politika estrategikoak hobeto lerrokatzeko atea irekitzen du, eta Euskadik Europa lehiakorrago, kohesionatuago eta lurraldez orekatuago horren eraikuntzan eragile nagusi gisa duen posizioa indartzen du", gaineratu du Agirregotiak.
Eurodiputatu jeltzaleak gogoratu duenez “momentu kritikoan” aurkitzen gara , non Urte Anitzeko Finantza-esparrua eta i sostengatzen duten programak zehaztu beharko diren, eta Makroerregioa “benetako eragile izan daiteke inbertsioak erakartzeko, proiektu partekatuak garatzeko eta Euskadik Europar Batasunean dituen ikusgarritasun eta eragin politiko, ekonomiko eta soziala areagotzeko”.
Europar Batasunak lau makroerregio ditu gaur egun: Baltikoa (2009), Danubioa (2011), Adriatiko-jonikoa (2014) y Alpinoa (2015). Atlantikoaren kasuan, orain arteko lankidetza EBko Itsas Estrategia Atlantikoan eta Atlantikoko Ekintza Planean oinarritu da, ekonomia urdinean, energia berriztagarrietan, konpetentzietan eta kostaldeko erresilientzian proiektuak bultzatzeko.
“Beharrezkoa da bosgarren makroerregioa sortzea fokua Atlantikoa jarriz eta lurralde kohesioa bermatuz. Azken urteotan ikusi dugu arreta Europako ekialderantz eta Mediterraneorantz bideratzen zela. Guk ere badugu zer esan eta europar proiektuari zer ekarri. Ez dezagun ahaztu makroerregioek aliantza indartuak ahalbidetzen dituztela, EBren barruan ez dauden herrialdetako erregioekin ere, hala nola Erresuma Batuarekin edo Kanadarekin”, gogoratu du eurodiputatuak.
“Egun hauetan, zoritxarrez, Euskadin ere ikusten dugun zarata orokorraren aurrean, hainbat egoitza eta erakunderen aurkako indarkeriazko ekintzen aurrean, gehiegikeria politikoen aurrean, zenbait alderdiren eta beste batzuen biktimismo interesatuen aurrean, gu egon behar den tokian gaude, Talgo Euskadin geratuko da, osasun zerbitzu publikoan hobekuntzak egin dira eta etxebizitza bat eskuratzeko neurriak ezarri dira. Arartekoa dugu, aurrekontuak gure erakundeetan, eta Euskadiren posizioa indartu dugu Europan", amaitu du.