Adingabeak tartean diren familia-prozesuetan judizioz kanpoko negoziazioaren derrigortasuna ezabatzeko lege-proposamen bat erregistratu du Euskal Taldeak

Talde jeltzaleak hala erantzun nahi dio familia-prozesuak arintzeko beharrari, adingabeari kalte egin ahal dioten gurasoen arteko gatazkak daudenean

Adingabeak tartean diren familia-prozesuetan judizioz kanpoko negoziazioaren derrigortasuna ezabatzeko lege-proposamen bat erregistratu du Euskal Taldeak 18Abenduak
AbenduaK 18 |
Berria

PARTEKATU

Kongresuko Euskal Taldeak gaur, ostegunarekin, proposamen bat erregistratu du adingabeak tartean diren familia-prozesuetan judizioz kanpoko negoziaketen derrigortasuna kanpoan uzteko lege erreforma eskatuz. “Adingabeari zuzenean eragiten dioten gaiengatik gatazka bizian dauden gurasoei  epaiketa baino lehen judizioz kanpoko prozedurara joatea derrigortzeak prozesuak luzeago egin ditzake eta boomerang efektua eragin lezakete, nahi den helburuaren kontrako ondorioa sortuz. Adingabearen interes gorena babestu behar dugu”, azaldu du Mikel Legarda diputatu jeltzaleak  adingabeekin egiten diren familia-prozesuei dagokienez Justizia Zerbitzu Publikoaren efizientziaren arloko neurriei buruzko Lege Organikoa aldatzeko eta Prozedura Zibilaren Legea aldatzeko lege-proposamena justifikatzeko.

“Desakordioen  gaiak, guraso-ahalari dagokionez, zerikusia izan ohi du presaz ebatzi behar diren kontuekin, hala nola ikastetxe aldaketa baimentzeko, bidaia, ekitaldi erlijioso bat, eskolaz kanpoko jarduera bat edo terapia bat hasteko”  , azaltzen da Euskal Taldeak erregistratu duen testuan. Talde jeltzaleak defendatzen du epaiketa aurreko bitartekaritza edo kontziliazioak “justizia gizatiarrago eta iraunkorragoa” eragiten dutela. Hala ere, familia-prozesuetan adingabeak tartean direnean “gatazkak konpontzeko parametroetan adingabearen interes gorena zaindu behar da”, eta “araudi berriaren aplikaziotik zazpi hilabete igaro direla”,  non  epaitegien funtzionamendua arintzera begira gatazkak konpontzeko neurriak sartu baitziren, ikusi egin da “praktikan, akordiorik ez dagoenean eta denbora faltagatik auzitegiak guraso bati edo besteari erabakitzeko gaitasuna eman behar dionean, helburu hori desagertu egin dela, kasu askotan adingabearen kaltetan”.

Egoera honetan, Euskal Taldeak eskatu du “presaz” aldatzeko  Justiziaren Zerbitzu Publikoaren efizientziaren arloko neurrien Legea, eta proposatu du desakordioak ebazteko neurrietatik kanpo gera daitezela, besteak beste, “demanda betearazle” bat edo “atariko jarduerak eskatzeko eskaera”  dagoenean edo “ banantzea, dibortzioa eta ezkontza-deuseztasuna edo guraso eta seme-alaben arteko neurrien demanda, kautela-neurrien eskaera, demandaren aurreko behin-behineko neurriak eta neurriak aldatzeko demanda daudenean, prozedura horietan, besteak beste, adingabeen eskubideei eragiten dieten neurriak eskatzen direnean". Azken finean, hiritarrak justiziako epaitegietara joan behar  duenean, ahalegina egin behar da ahalik eta eperik laburrenean eman dadila gatazkari amaiera emango dion ebazpen judiziala.

Era berean proposatzen da Prozedura Zibilaren Legea aldatzea, bertan jasotzeko "nahitaezkoa izan dadila  ikustaldia egitea".

Proposamen hau Euskal Taldeak defendatu du beste ekimen batzuei aurkeztutako zuzenketen bidez, eta  ordezkatu nahi diren familiek adierazi dituzten kezkei erantzutea du helburu, hala nola Familiako Abokatuen Espainiako Elkargoak adierazitakoei. «Saiatu behar da, bizi-baldintzek gurasoak banantze- edo gatazka-prozesuetara eramaten dituztenean, ordenamendu juridikoak ahalik eta oztopo gutxien jar ditzan auzia ebazteko, adingabearen interes gorena bermatzeko”, azaldu du Legardak.

Ondorengo estekan irakur daiteke Euskal Taldeak erregistratu duen lege-proposamena:

Kongresua: Agiriak

 

Interesatu Zaitez