EAJ-PNVk atzerriko unibertsitate-tituluen homologazioa arintzeko eskatu dio Unibertsitate ministroari

Luke Uribe-Etxebarriak tramitazioan eta balorazioan Euskadiren eskumen betearazlea onar dezala eskatu dio Morant ministroari, eta Auzitegi Gorenaren "epai onartezinak" salatu ditu

EAJ-PNVk atzerriko unibertsitate-tituluen homologazioa arintzeko eskatu dio Unibertsitate ministroari 02Abenduak
AbenduaK 02 |
Senatua

PARTEKATU

EAJ-PNVko Luke Uribe-Etxebarria senatariak atzerriko unibertsitate-tituluen homologazioa eta Estatuko tituluen baliokidetasuna deklaratzeko prozesua bizkortzeko eskatu dio Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate ministroari. Gaurko kontrol-saioan, Uribe-Etxebarriak Diana Morant ministroari ohartarazi dio "premiazkoa eta lehentasunezkoa" dela homologazioen dekretua “sakon aldatzea, edo hobeto esanda, dekretu hori beste batekin ordezkatzea”, horiek ebazteko ezarritako sei hilabeteko gehieneko epea errespetatzen dela bermatzeko. "Prozedurak arinagoa izan behar du, eta Eusko Jaurlaritzak eskabide horiek izapidetzeko eta baloratzeko duten eskumen betearazlea aitortu behar du".

Senatari abertzaleak azaldu duenez, Estatuaren ardura diren unibertsitateko tituluen homologazio-izapideek atzerakuntza izugarriak ditu, eta, ondorioz, milaka pertsonak hainbat urte itxaron behar izaten dute, "eskatzaileen kexak eta beraiengan frustrazio handia eraginez, eta gizarteak behar dituen talentuen eta profesionalen galera handia, baita ere". Kalte horrek eragina du, batez ere, migratzaileengan, unibertsitate-tituluak aitortuak izateko eskubidea urratzen baitzaie, bai eta lanbide jakin batean aritzeko eskubidea ere, horretarako erabat kualifikatuta egon arren. "Egoera horrek eramaten ditu oso baldintza eskasetan aritu behar izatera, besteak beste, adinekoen zainketan, ostalaritzan edo etxeko lanetan, nahiz eta horietako asko industrian edo osasunean lan egiten egon zitezkeen, bete beharreko premia nabarmenak dauden sektoreak izanik".

Uribe-Etxebarriak, gainera, Euskadiren egoera azpimarratu du. Bertan, Auzitegi Gorenaren 2025eko "epai onartezinek larriago" egiten dute egoera, hain zuzen ere, unibertsitate-homologazioen kudeaketa Eusko Jaurlaritzari transferitzea baliogabetzen duena eta Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa jarrita duena Konstituzio Auzitegian. "Epaiek gure autogobernuari eraso larria egiten diote, eta auzi politikoetan modu onartezinean sartzen dira ", gaineratu du. Gainera, senatariak proposatu du Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan aritzeko “formula irudimentsuak erabiltzea, hain bidegabea den eta gizarteari, oro har, kalte egiten dion egoera honi aurre egiteko", eskumenen banaketaren konstituzio-arauak aitortuz eta Ministerioaren barruan jasanezina den egoera bati beharrezko erantzuna emanez.

Interesatu Zaitez