Euskal Taldeak Gobernuari eskatu dio neurriak har ditzala kontsumitzaileek ordaindu behar ez dezaten arrautzen prezioen igoera

Joseba Agirretxea bozeramaile jeltzaleak Ekonomia ministro Carlos Cuerpori gogoratu dio produktu honen prezioaren igoera %18koa izan dela azken urtean, Europako igoera %10ekoa izan den bitartean

Euskal Taldeak Gobernuari eskatu dio neurriak har ditzala kontsumitzaileek ordaindu behar ez dezaten arrautzen prezioen igoera  19Azaroak
2025
2025 AzaroaK 19 |
Kongresua

PARTEKATU

“Arrautzak gure dietaren oinarrizko elikagai dira, eta hala izaten jarraitzea nahi dugu. Oinarrizko elikagai osasungarria da, eta ezin dugu onartu luxuzko artikulu bihurtzea”, esan du Joseba Agirretxea Euskal Taldeko diputatuak, arrautzen prezioa azken urtean Espainian %18 igo dela nabarmenduz. Bien bitartean, Europan %10 baino ez da igo.

“Zoritxarrez, prezioen igoera honek berdin jarraituko du hegaztien gripea dela-eta”, ohartarazi dio Ekonomia ministro Carlos Cuerpori, eta gogora ekarri du gripeak hurrengo hilabeteetan jarraituko balu arrautza dozenaren prezioa 6 edo 7 eurotara iritsi ahal dela, gaur egun jatorrian duen kostearen bikoitza.

Agirretxeak azaldu ditu arrautzen prezioaren gorakada eragin duten kausak, hala nola Espainian bi milioi oilo sakrifikatu behar izateagatik eskaintza murriztu izana, produkzio kosteen igoera, eskari handiagoa eta Europako araudia, kaiolak ezabatu beharrak eta animalien ongizatea bermatzeko sistemetara egokitzeak kosteak handitzen dituelako.

“Baldintzak eta aldaketak ez lituzke kontsumitzaileak ordaindu behar. Katearen azken katebegia ezin da kaltetuena izan”, aldarrikatu du diputatu jeltzaleak.

“Mugarik jarri ezean, prezioek gora egiten jarraituko dute”, ohartarazi du, eta ministroari adierazi dio kontsumitzaileen elkargoak hasi direla ohartarazten familia zaurgarrientzat horrek ekar ditzakeen ondorioez  eta, ondorioz, BEZa murrizteko eskatzen.

 

Interesatu Zaitez