PDEk azaroaren 21ean BECen egingo duen urteko Kongresuaren barruan hainbat panel eratuko dira eta askotariko hitzaldi eskainiko dira. Itxiera diskurtsoan hitza hartuko dute EBBren presidente Aitor Estebanek, Sandro Gozi PDEren Idazkariak eta François Bayrou PDEren Presidenteak. Hasierako hitzak esango dituzte Pradales Lehendakariak eta Oihane Agirregoitia eurolegebiltzarkide jeltzaleak
13Azaroak Munduko hainbat lekutan demokrazia erasotzen ari den une honetan, PDEren Kongresuak demokrazia hori defendatzen eta berritzen dutenengan jarri nahi du azpimarra, baita demokrazien arteko aliantza berri bat eraikitzeko premian ere. Helburua, populismoaren, estremismoaren eta autoritarismoaren aurkako borrokarekin konprometitutako lider politikoak, aktibistak eta intelektualak elkartzea, eta Europa indartsuagoa, subiranoagoa eta ausartagoa sustatzea.
Kongresuak ia Europa osoko ordezkaritzak bilduko ditu, behatzaile gisa doazen alderdiak barne, Junts per Catalunyaren kasuan bezala. 14:00etan hasiko da, Europako demokraten familia osatzen duten alderdien ordezkaritzek egingo duten hasierako bilkurarekin. 16:00etan jarraituko du publikoari irekita egingo den saioarekin.
Imanol Pradales Lehendakariak Kongresuari emango dio hasiera, Oihane Agirregoitia eurodiputatu jeltzaleak lehen hitzak esan ondoren. Jardunaldian hiru panel eratuko dira, eta lehenengoan gazteak izango dira protagonista. "Gazteak martxan: protestak, ahotsak eta iraultza digitala" izango da lehen eztabaida-mahai honen izenburua, eta hiritarren aktibismo eta parte-hartzerako molde berriak jorratuko dira. Chris Mowrey, gaur egun Estatu Batuetako Alderdi Demokratak daukan eduki sortzailea eta aktibista politikoa, Esila Ayik ekintzaile turkiarra eta Caolan Robertson ikus-entzunezko sortzailea eta Youtuber britainiar-ukrainarra izango dira gonbidatuetako batzuk.
Bigarren panelak demokrazien arteko nazioarteko lankidetza handiago eta hobe baten beharra jorratuko du. "Demokrazia defendatuz: demokraten aliantza global bat" lelopean, besteak beste, Alan Friedman idazle eta kazetari italiar-estatubatuarrak eta Manish Tewari parlamentari indiarrak parte hartuko dute.
Paolo Benanti, Frantzisko Aita Santuak Adimen Artifikalarekin zerikusia duen etika gaietarako duen aholkulari eta teologo ezaguna, bi hizlarietako bat izango da; bigarrena, Thierry Breton, Europako komisario ohia, Europa autonomoago, burujabe eta ausartago bati buruz hitz egingo duena, bere etorkizun digital eta industriala erabakitzeko gai izan beharko duena.
Ekitaldiaren amaieran hitza hartuko dute Aitor Esteban EBBren presidenteak eta Sandro Gozi eta François Bayrou PDEko Idazkari Nagusiak eta Presidenteak, etorkizuneko erronkei eman beharreko erantzuna Europako proiektuaren barruan dagoela azpimarratuz.