Eskoriatzako EAJ-PNVk Aitzorrotz inguruaren kontserbazioa hobetzea proposatu du

Udal talde jeltzaleak ibilgailu motordunen joan-etorria arautzea eta Udalaren eta Aizkorri-Aratz Parkeko arduradunen arteko lankidetza indartzea proposatu du.

Eskoriatzako EAJ-PNVk Aitzorrotz inguruaren kontserbazioa hobetzea proposatu du 27Urriak
UrriaK 27 |
ESKORIATZA

PARTEKATU

Eskoriatzako EAJ-PNV udal taldeak Aitzorrotzeko ingurune naturala zaintzeko eta garbitzeko programa bat martxan jartzea proposatu du, eskoriatzarrek gehien maite duten guneetako bat baita. Helburua tokiko biodibertsitatea babestea, bideak egoera onean mantentzea eta inguruneko ingurumen- eta paisaia-balioa zaintzea dira, besteak beste.

Halaber, talde jeltzalearen ustez, beharrezkoa da ibilgailu motordunen zirkulazioa arautzea, kutsadura akustikoa saihesteko eta bidexkak ahalik eta gutxien hondatzeko. Horretarako, Eskoriatzako EAJ-PNVk eskatu du Udalak komunikazio irekia eta etengabea izan dezala Aizkorri-Arazko Parke Naturaleko arduradunekin, babes eta erabilera arduratsuko neurri bateratuak bilatuz.

Maite Uribe EAJ-PNVko zinegotziak adierazi duenez, "Aitzorrotz gure herriaren nortasunaren parte da, eta hori zaintzea lehentasuna izan behar da. Kontua ez da garbitzea bakarrik, garbiketa prozesu horretan ingurune naturalarekiko errespetua mantentzea ere.

Taldeak Eskoriatza iraunkor, berde eta bere ondare naturala errespetatuko duen baten aldeko konpromisoa berresten du, eta auzokide guztiak euren ingurunearen kontserbazioan aktiboki parte hartzera gonbidatzen ditu.

Interesatu Zaitez