Europako Parlamentuko misio bat Iparraldera bidaiatuko da arrantza sektorearen egoera ezagutzeko

Oihane Agirregoitia eurodiputatua, Euroganberako arrantza batzordeko beste ordezkariekin batera, Donibane Lohizune eta Ziburura joango da asteburuan

Europako Parlamentuko misio bat Iparraldera bidaiatuko da arrantza sektorearen egoera ezagutzeko  27Urriak
UrriaK 27 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

EAJ-PNVko eurodiputatu Oihane Agirregoitia, Europar Parlamentutik Donibane Lohizunera joango den ordezkaritzako kideetako bat izango da. Misioaren xedea da lehen eskutik ezagutzea Iparraldeko arrantza sektoreak egun dituen zailtasunak,  2023an 149 itsasontzi  baitzeuden erregistratuta  Arrantzako Politika Bateratuaren aplikazioan. “Bisita hau aukera berria da bertatik bertara ikus dezagun arrantzaleek nola ikusten duten arrantza politika bateratuaren aplikazioa eta beren kezkak zein diren. Gobernantza hobetu beharra dago, bai eta marko eraginkorragoa ere, arrantza- eta akuikultura-sektoreak etorkizuna izaten jarrai dezan eta egun dituen erronei aurre egiten jarrai dezan”, baloratu du jeltzaleak, misioan aukera paregabea ikusten baitu arrantza kontuetan Hegoalde eta Iparraldearen artean ematen den mugaz gaindiko lankidetza erakusteko.

Ordezkaritzak, lehenik eta behin, arrantza salmentarako lonja eta Ziburuko portua bisitatuko ditu eta toki eta erregioan Itsaso, Arrantza eta Akuikulturako Europako Funtsa (FEMPA) kudeatzeko ardura duten agintarien ordezkariekin bilduko da. Aurreikusita dago, halaber, Eskualdeko Arrantza Batzordearekin, tokiko arrantzaleen kofradiekin, Bizkaiko eta Gipuzkoako kofradien ordezkariekin eta Pelagis itsas behatokiarekin bilerak egitea, besteak beste, Bizkaiko Golkoan arrantza-tokiak ixteak izango duen eraginaz hitz egiteko, 2024an eta 2025ean gertatu zen bezala, izurdeen eta beste zetazeo txiki batzuen ustekabeko harrapaketak saihesteko. Bigarren egunean, Agirregoitiak eta misioa osatzen duten gainerako eurodiputatuek Europako akuikulturaren etorkizunaz hitz egiteko aukera izango dute, eta ostadar amuarrainak hazteko etxalde bat bisitatuko dute Baigorrin. Sektoreko ordezkariekin ere bilduko dira eta Cannery Kusiak kontserba-fabrika bisitatuko dute.

Bigarren egunean, Agirregoitiak eta misioa osatzen duten gainerako eurodiputatuek Europako akuikulturaren etorkizunaz hitz egiteko aukera izango dute, eta ostadar amuarrainak hazteko leku bat bat bisitatuko dute Baigorrin. Sektoreko ordezkariekin ere bilduko dira eta Cannery Kusiak kontserba-fabrika bisitatuko dute.

Interesatu Zaitez