Autogobernuaren aldeko apustua egiten du EAJ-PNVk Euskadiko Lanbide arteko Gutxieneko Soldata bat izatera begira

EBBk gogora ekarri nahi du, gaur-gaurkoz, Euskadin Lanbide arteko Gutxieneko Soldata propioa ezartzeko tresnak direla euskal hitzarmenen prebalentzia, EAJ-PNVk lortutakoa, eta negoziaketa kolektiboa. Azken honetarako, negoziatzeko eta adosteko borondatea erreklamatu die Confebask erakundeari eta sindikatuei

Autogobernuaren aldeko apustua egiten du EAJ-PNVk Euskadiko Lanbide arteko Gutxieneko Soldata bat izatera begira 20Urriak
UrriaK 20 |
EBB

PARTEKATU

EAJ-PNVren EBBk bere asteroko bileran erabaki du gaur bere jarrera ezagutzera ematea Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren inguruan ireki den eztabaidari buruz. Hala, autogobernua zabaltzea hobesten du beti EAJ-PNVk, eta kasu honetan, Euskadiko Lanbide arteko Gutxieneko Soldata propioa izateko eta egun ezartzen diren kopuruak hobetu ahal izateko.

Edozein kasutan, eta egungo egoeran, talde jeltzalearen aberri burutzak gogora ekarri du LGS propioa ezartzeko tresna bakarrak direla Euskadiko lan hitzarmenen prebalentzia, EAJ-PNVk Espainiako gobernuarekin negoziaketa luze eta gogorraren ondorioz lortutakoa, eta eragile sozialen arteko negoziaketa kolektiboa, Confebask eta sindikatuen artean, alegia. Hala, EAJ-PNVk biei erreklamatu die adosteko borondatea izan dezatela, eta apriorismorik gabe eta marra gorririk gabe negoziatzeko deia egin die, Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu ondoren 2023ko martxoaren 23an gehiengo nagusi batez onetsi zen ekimenaren bidez eskatutakoa betez.

Halaber, jeltzaleen burutzak gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak publikoki aurkeztu duela Euskadiko errealitate sozioekonomikoari buruzko analisi zorrotza, Gobernuak kalitatezko enpleguaren eta lan harremanen sistema propioaren alde defendatzen duen konpromisoa erakutsiz, zeinak Euskadiko kohesio soziala ekarriko baitu, EAJ-PNVk helburu berdina partekatzen duelarik.

EAJ-PNV-k aldarrikatzen du arlo soziolaboralean Euskadik tresna propioak behar dituela eta ez delegatuak. Eta ohartarazten du Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako Legegintzako Herri Ekimenak planteatzen duen eskumen-eskuordetzearen alde egiteak (Espainiako Konstituzioaren 150.2 artikuluaren bidez), zeinak gutxieneko soldata espezifiko bat erreklamatzen baitu, ez datorrela bat euskal sindikatuen ohiko aldarrikapenarekin lan-harremanen esparru propioa sortzeko, zeren eta eskumen-eskuordetze horrek Euskal Autonomia Erkidegoa Estatuaren ikuskaritzapean eta Espainiako Gorteen borondatearen mende geratzea ekarriko luke. Gorteak, hain zuzen ere, LHE horretan planteatzen diren aldaketaren aurkakoak dira gaur egun, Lan Ministerioa bera ezezkoaren buru dela.

Interesatu Zaitez