EAJ-PNVk atzera bota ditu Vox-ek eta EHBildu-k Europako Parlamentuan sustatutako zentsura-mozioak

Oihane Agirregoitia eurodiputatuak talde horiei txarretsi die desegonkortze-jokoa eragin izana, eta erantzukizunez jokatzea eskatu die

EAJ-PNVk atzera bota ditu Vox-ek eta EHBildu-k Europako Parlamentuan sustatutako zentsura-mozioak 09Urriak
UrriaK 09 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Gaur bertan, ostegunarekin, baztertu egin dira Úrsula von der Leyen buru duen Europako Batzordearen aurka aurkeztu diren bi zentsura-mozioak, Europako Parlamentuko eskuin muturreko eta ezker muturreko taldeek sustatuak. Talde horietan daude Vox, EHBildu, Podemos eta Sumar. EAJ-PNVko eurodiputatuak, Oihane Agirregoitiak, bien aurka bozkatu du, uste baitu Batasuneko Gobernua eraisteak ezegonkortasuna ekarriko liokeela Europak egun bizi duen egoera zailari, Úrsula von der Leyen presidentearen kudeaketak desegoki izaten jarraitzen duela adierazi badu ere.

"Ulertzen dugu Úrsula von der Leyen presidentearen kudeaketaren inguruan dagoen ezinegona eta haserrea, baina ez genuke sartu behar etengabe gure eztabaidak polarizatzen eta bazterrak nahasten ari direnen jolasean, legegintzaldi hau desegonkortzearren ari baitira. Arduraz jokatu behar da, eta Europako Batzordeak aukeratu zutenean bere gain hartu zituen konpromiso guztiak bete behar ditu, Europako Parlamentuko Europaren aldeko gehiengoak lagunduta. Azken 48 orduetan ikusi dugu neurri positiboak aurkeztu dituztela altzairuaren sektorea gaingaitasun globaletik eta Asiako lehia desleialetik babesteko, Europako nekazarien babesa indartzeko Mercosurrekiko merkataritza libreko akordioaren aurrean, eta laguntza publikoei buruzko arauak berrikusteko, etxebizitza eskuratzeko aukera hobetze aldera. Eztabaidatzea, argudiatzea eta kritikatzea ongi etorria da beti, baina zentsura-mozio bat tresna gogorregia da hain sarri erabiltzen ibiltzeko. Zentsura-mozioak bultzatu dituztenek zer proposatzen dute egonkortasuna lortzeko? Zein da beren alternatiba? Proposatu eta ebatzi egin behar da”, baloratu du Agirregoitiak.

Hirugarren aldia da Europako Batzordeari halako mozioa planteatzen zaiola. Patriotas taldeak aurkeztutako mozioak, Vox tartean dagoela, aldeko 179 boto, aurkako 378 boto eta 37 abstentzio lortu ditu; Ezkerreko taldeak aurkeztutakoak, berriz, aldeko 133 boto, aurkako 383 boto eta 78 abstentzio lortu ditu. Uztailean, mozioari uko egin zitzaion: 175 boto alde, 360 kontra eta 18 abstentzio.

Interesatu Zaitez