Oihane Agirregoitia: "Europak neutraltasun klimatikorako bidea egin behar du automobil-industria kontuan hartuz"

EAJ-PNVko eurodiputatuak defendatu du deskarbonizazio-helburuetan aurrera egiteko orduan sektorearen eskutik egin behar dela

Oihane Agirregoitia: 08Urriak
UrriaK 08 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

"Ez gaude ados jasangarritasun- eta ingurumen-helburuei uko egitearekin, eta ez gara klima-aldaketaren negazionismoa hauspotzen hasiko", baina "Europak urrats sendoak eman behar ditu neutraltasun klimatikoa eta zero isurpenen helburua lortzeko bidean,  kontuan hartuz bere industria estrategikoak, besteak beste automobilgintzaren sektorea, Euskadirentzat ere estrategikoa delako", aldarrikatu du Oihane Agirregoitia EAJ-PNVko eurodiputatuak gaur bertan, asteazkenarekin, Europako Parlamentuaren osoko bilkuran Europako automobilgintzaren sektorearen etorkizunari buruz eta EBn errekuntza-motorreko ibilgailuak saltzeko debekuari buruz egin den eztabaidan.

Hitza hartzeko izan duen tartean Agirregoitiak "sektorearen eskutik" aurrera egiteko deia egin du, "lanpostuak babestuz", "dauden aurrerapen teknologiko guztiak erabiliz" eta Europan "horniduraren eta ekonomia zirkularraren kateak indartuz".

Agirregoitiak  era berean aipatu ditu Europako Batzordeak iragan martxoan  sektorerako aurkeztu zuen ekintza-planaren proposamena eta sektorearekiko elkarrizketa estrategikoa. Horrez gain, Europar Batasunak duen autonomia-maila aztertzeko beharra azpimarratu du, "arrazoizko prezioan eta prezio lehiakorrean fabrikatzeko eta hedatzeko behar den azpiegiturak baditugu", beharrezkoa baita  merkatu zuzena bermatzea "Made in Europe" (Europan egina) eta "Made in Basque Country" (Euskadin egina) marka bientzat. "Hala, deskarbonizazio- eta elektrifikazio-helburuak beteko ditugu, hornidura-kateetan erresilientzia eta partekatutako industria-agenda argiarekin", amaitu du.

Interesatu Zaitez