Orioko EAJ-PNVk positiboki baloratu du Parrilla Festa-ren harrera ona, baina gogorarazi du: "Ez du Bisigu Eguna tradizionala ordezkatu behar."

Talde jeltzaleak gastronomia berriaren ospakizun hau positiboki baloratu du, baina gogorarazi du Bisigu Eguna gure nortasunaren parte dela “Orio Estilora!” eta herriko egutegian hitzordua mantendu behar dela.

Orioko EAJ-PNVk positiboki baloratu du Parrilla Festa-ren harrera ona, baina gogorarazi du: 07Urriak
UrriaK 07 |
ORIO

PARTEKATU

Orioko EAJ-PNVk modu positiboan baloratu du asteburu honetan Parrila Festa ospatzea, parrila, gastronomia eta bizikidetzaren inguruan herritar ugari biltzea lortu duen ekimena.

Hala ere, talde jeltzaleak gogorarazi du hitzordu berri honek “Orio Estilora” Bisigu Festa tradizionala ezin duela eta ez duela ordezkatuko; proiektuaren kalitatea eta bideragarritasuna bermatzeko orduan sortu ziren zailtasunengatik aurten ospatu ez zena.

“Orio Estilora, arrantza tradizioa, herriko parrilari lotura eta gure arrantzaleek ekarritako produktuak modu berezian prestatzen dituen usadioa aitortzeko sortu zen. Ongi iruditzen zaigu festa berriak antolatzea, usadio hori mantentzen dutenak. Ekitaldi hauek herri gisa gure nortasunaren transmisioari jarraipena ematen laguntzen dute. Oso interesgarria, adimentsua eta eraginkorra litzateke ‘Orio Estilora’ markan eta Bisigu Festa antolatzean 15 urteetan egindako lanaren sinergiak aprobetxatzea”.

EAJ-PNVren Orio-ko taldeak gogorarazi du Bisigu Eguna ez dela edozein festa, baizik eta Orio-ko gastronomia eta kulturaren nortasunaren adierazpenik ezagunenetakoa, mende erdi baino gehiagoko ibilbidearekin. “Hau da gure herriaren sinbolo: itsasoarekin, parrilarekin eta gure herritarren abegi onarekin lotutako herri bat”, azpimarratzen dute.

“Eragileen eta udalaren arteko kolaborazioa, udal taldeen artekoa, funtsezkoa da horrelako ekitaldi gastronomiko bat behar bezala antolatzeko eta planifikatzeko. EAJ-PNVren udal taldea beti egon da eta egongo da lankidetzan dinamiketan eta proiektuetan, gure erakargarritasun gastronomiko eta kulturalari balio erantsia emateko ”

Orioko EAJ-PNVk herriko jaien etorkizuna elkarretaratzean oinarritu behar dela defendatzen du. Parrila Festa honek harrera ona izan duenez, egutegiari berritasuna ekarriko diola uste dugu, eta Bisigu Festak, berriz, bere leku propioa mantendu behar duela.

Berritzeak eta testuingurura egokitzeak ez du esan nahi gure nortasunari uko egin behar zaionik. Oriok etorkizunera begiratu dezake, bere historia eta tradizioetatik abiatuta”, ondorioztatu dute talde jeltzaletik.

Interesatu Zaitez