Gobernu taldeko kideek eta Abotsanitzek azken asteetan zabaldutako salaketa larrien aurrean, Hondarribiko PNVk desinformazio kanpaina honen aurkako jarrera irmoa adierazi nahi du. Izan ere, kanpaina honek zalantzak sortu eta urteetan zehar zorroztazunez, gardentasunez eta kontrol publiko egindako kudeaketa zikintzea baino ez du bilatzen.
PNVk udal arduradunei eta Abotsanitz eta EH Bilduko bozeramaileei eskatzen die erantzukizunik handienarekin jokatzeko eta herritarren artean nahasmena sortzen duten faltsukeriak zabaltzen ez laguntzeko.
Egiaren eta gardentasunaren defentsan, PNVk eskatzen du:
1. Erantzukizun instituzionala.
Alkateak eta Abotsanitz eta Bilduko ordezkari nagusiek ahalik eta erantzukizunik handienarekin jokatzea, elkarbizitza politikoa hondatzea helburu duten gezurrak eta desinformazioa onartu gabe.
2. Irregulartasunak badaude, epaitegietara joan.
Benetan uste badute irregulartasun zantzuak daudela edo ustezko "pantaila- enpresa" bat dagoela, Alkateak eta udal-gobernuak epaitegira jo dezatela hondarribitarren defentsan.
3. Hartutako erabakiei buruzko argitasuna.
Praktika irregularren baimen politikoak egon baziren, Hondarribia Lantzen-eko Administrazio Kontseiluan ordezkaritza izan duten talde politiko guztien aurkako salaketak aurkezteko eskatzen dugu: EAJ-PNV, EA, Hamaika 1, PSE, PP, EH Bildu eta Abotsanitz.
4. Erakundearen koherentzia.
Eta Administrazio Kontseiluak hartutako erabaki guztiek udal funtzionarioen — idazkari, kontu-hartzaile eta teknikarien — abala eta sinadura zituztenez, eskatzen dizuegu, benetan uste baduzue praktika irregularrak egon zirela, udal funtzionarioak berak ere auzitegietan salatzeko.
Hondarribiko PNVk egia defendatzen du
Batzuek eraikitzen ari diren bulo eta manipulazioaren gizartearen aurrean, PNVk zorroztasuna, egia eta erakundeekiko errespetua defendatzen jarraituko du.
Onartzen dugu Hondarribia Lantzenen azken urteetako jarduera ez zela nahi bezain aktiboa izan. Horregatik, egiturari eta izaerari bira bat ematea defendatu genuen, etorkizunean tresna erabilgarria izaten jarrai zezakeela sinetsita.
Gobernuko alderdi nagusia egiten ari den difamazio-kanpaina herritarrekiko errespetu falta izugarria da eta manipulazioan eta gezurrean oinarritutako gobernatzeko modua erakusten du.