EAJ-PNVk Udal Gobernuari haur parkeetan hartutako konpromisoak bete ditzala eskatu dio eta berrikuntza integrala proposatu du

Jeltzaleek EH Bilduren jardun eza salatu dute, bai Aurrekontu Parte-hartzaileetako 70.000 euroekin, bai Mariantongo proiektuarekin, eta Zumaiko parke guztietan modu orekatuan baliabideak jartzearen alde egin dute.

EAJ-PNVk Udal Gobernuari haur parkeetan hartutako konpromisoak bete ditzala eskatu dio eta berrikuntza integrala proposatu du 06Urriak
UrriaK 06 |
Zumaia

PARTEKATU

Zumaiako EAJ-PNV udal taldearen ustez, jolastokietan baliabideak bideratzea ongizatearen eta etorkizunaren aldeko apustua da. Hala ere, gaur egun Zumaiako haur-parkeek hondatze nabarmena dute, eta berritze sakona behar dute.

Egoera kezkagarri honen aurrean, jeltzaleek salatu dute EH Bilduren udal gobernuak oraindik ez duela partidarik erabili 2023-2024ko Aurrekontu Parte-hartzaileetan zumaiarrek haur-parkeak hobetzeko adostutako 70.000 euroetatik.

Horri Marianton auzoan parkea eta estalkia eraikitzeko proiektua  gehitu behar zaio, 2023an abiarazi behar zena eta 800.000 euro inguruko aurrekontua zuena, oraindik ere martxan jarri ez izana. Proiektu horren diseinua Zumaiako bi ikastetxetako Haurren Kontseiluaren laguntzarekin egin zen, baina, hala ere, ez da aurrera egin. “Hau da udal gobernuaren kudeaketa faltaren eta Zumaiako haurrekiko hartutako konpromisoak betetzeko ezgaitasunaren beste adibide bat”, salatu du EAJ-PNVko udal taldeak.

Egoera honen aurrean, jeltzaleek Mariantongo proiektua 2022an adostutako baldintzetan berreskuratzea proposatu dute, hau da, eremu estalia eraiki eta parkea berritzea aurrekontu zentzuzko baten bidez. Horrela, hasierako 780.000 euroko partida murriztuko litzateke, eta aldea udalerriko gainerako parkeak modu inklusibo eta integral batean berritzeko erabiliko litzateke.

Berritu beharreko parkeak honako hauek lirateke: Oikia, San Migel, Jadarre, Bonbilobekoa, Amaia plaza, Anbulategi ingurukoa, Bidabe azpikoa, Beheko plaza, Arrangoleta, Kantauri plaza, Marianton eta Puntanueta.

“Zumaiako auzo guztiek merezi dituzte haurrentzako seguruak eta duinak diren jolas-eremuak, baita familiek elkartzeko gune egokiak ere. Ez du zentzurik ia milioi bat euro proiektu bakar batera bideratzea, gainerako parkeak egoera txarrean jarraitzen duten bitartean”, azaldu dute jeltzaleek.

Interesatu Zaitez