EAJ-PNVk Triangulo plaza lehenbailehen birgaitzeko eskaera egin zuen iraileko Osoko Bilkuran

EAJ-PNVko Udal Taldeak kezkaz bizitzen jarraitzen du EH Bilduko Udal Gobernuaren lehentasunak ezartzeko era: prozesu parte-hartzaileetan indar asko jartzen duten bitartean, benetako erabakiak eta herrian beharrezkoak diren inbertsioak etengabe atzeratzen dituzte, Iurreko plazen birgaitzea kasu

EAJ-PNVk Triangulo plaza lehenbailehen birgaitzeko eskaera egin zuen iraileko Osoko Bilkuran 03Urriak
UrriaK 03 |
Tolosa

PARTEKATU

Iraileko plenoan, EAJ-PNVko Udal Taldeak Triangulo plaza birgaitzeko eskatu zion EH Bilduko Udal Gobernuari. Ulergaitza iruditzen zaio talde jeltzaleari, plazaren egoera ikusita eta aspaldian zoladura hainbatetan puskatu eta ibilgaitz bilakatu ondoren, Udal Gobernuaren lehentasunetan ez egotea hura ordezkatzea; 2025erako aurrikusitako inbertsio planean ez dago.

Obra/inbertsio hau, 2023. urteko aurrekontuetan txertatu zuen talde jeltzaleak gobernuan zegoenean, gainera, EH Bilduren proposamen bat aintzat hartuta. Beraz, oraindik ere ulergaitzagoa egiten zaio oposizioari,  aurreko legealdian elkarrekin adostutako inbertsioa, momentu honetan hasteke egotea.

Inbertsio hau, Iurreko plazena bezela, premiazkotzat jotzen du EAJ-PNV’k, eta oposizioan dagoenetik, behin eta berriz bere garapenari buruz galdetzen du. Plenoan, Udal Gobernuak prozesu parte-hartzaile asko burutzen dituela, baina erabaki gutxi hartzen direla eta apenas inbertsiorik gauzatzen dela kezkaz planteatu zen.

Aurretik esan bezela, Iurreko plazen birgaitzea ere, oso presente du talde jeltzaleak bere oposizio lana hasi zuenetik; talde jeltzaleak 2024ko aurrekontuen negoziaketan ezarri zituen lehentasunetako bat izan zen plaza hauen birgaitzea. EH Bilduko Udal Gobernua EAJ-PNVren “presarekin” harrituta azaldu zen aurrekontuen debate hartan, aurreko legealdian burutu ez zen zerbait eskatzen zelako. Presak presa, legealdi erdia baino gehiago pasa zaio jada EH Bilduko Udal Gobernuari eta Iurre plazen birgaitzea ez da hasi eta eremuaren egoera okerrera doa denbora pasa ahala.

Talde jeltzaleak begi onez ikusten ditu proiektu parte-hartzaileak eta herrian egiten diren diagnostikoak, baina hauek inolaz ere ezin dituzte bai ala bai gauzatu behar diren inbertsioak eta eskuhartzeak alboratu edota atzeratu.

Gure aldetik, datorren urterako aurrekontu proposamenetan presente izango ditugu berriz ere bi eremu hauek premiazko lehentasun bezela.

Interesatu Zaitez