Vaquerok ziurtatu du Sánchezi ere “desgastea” ekarriko litzaiokeela “aurrekontuak ez aurkeztea”

Euskal Taldeko bozeramaileak Lehendakariari txalotu dizkio autogobernu zabalagoa eta Gernikako Estatutuaren are betepen handiagoa lortzeko erakutsi dituen “anbizioa” eta “lidergoa”

Vaquerok ziurtatu du Sánchezi ere “desgastea” ekarriko litzaiokeela “aurrekontuak ez aurkeztea”  01Urriak
UrriaK 01 |
Kongresua

PARTEKATU

Maribel Vaquero Euskal Taldeko bozeramaileak  gaur bertan, asteazkenarekin, aditzera eman duenez, Pedro Sánchezi, egin dituen promesak eginda, "aurrekontuak ez aurkezteak desgastea ekarriko litzaioke". "Oso garrantzitsua da Kongresuari hitza ematea eta bakoitzak bere iritzia eman eta denok entzun ahal izatea", adierazi du bozeramaile jeltzaleak ETB1eko "Egun on" saioan egin dioten elkarrizketa batean.

“Horixe esan zuen, aurrekontuak aurkeztu egingo zituela eta ondoren eztabaidatuko zirela. Hala egitea espero dut, egin behar duena delako, eta negoziaketen ondoren, ikusiko dugu zer gertatzen den. Ariketa demokratiko bat da”, azpimarratu du Vaquerok Kongresuko gehiengoak “direnak” direla gogoratuz; horrek esan nahi du “oreka bat behar dela, “Espainiako gobernuari sostengua ematen dioten taldeen ideologiak oso ezberdinak direlako”. Horregatik esan du “errealitate printzipio bat” aplikatu behar dela “noraino iritsi ahal garen ikusteko, talde guztiak eroso egon daitezen”. “Inbestidura ituna”, edozein kasutan “izenpetuta dago , eta hori bai bete behar dela”, ezarri du bozeramaile jeltzaleak.  

Gernikako Estatutuan oraindik transferitzeke geratzen diren eskumenak transferitzeko negoziaketei dagokienez, Vaquerok nabarmendu du Imanol Pradales lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren "lidergoa anbizioz" hartu duela, autogobernu handiagoa lortzeko, eta nabarmendu du "anbizio hori" dela agintari bati eskatzen zaiona "herri honek bere politikak gauzatzeko behar dituen eskumenak erreklamatzeko".

Espainiako Estatuak gai honetan jartzen dituen zailtasunei dagokienez, "transferentzien negoziazio bakoitzerako, lehenik eta behin lan handia egiten da, dokumentuak elkarren artean trukatzen dira, baina berri ona da euskal aireportuen kudeaketaren inguruan azpibatzorde bat sortu izana, horrek esaten baitigu bilera gehiago izango direla eta negoziazioa hasiko dela", adierazi du Vaquerok. "Azpiegiturek herria egiten dute, horregatik  da garrantzitsua Eusko Jaurlaritza hemen bertan ditugunen kudeaketaren parte izatea", gaineratu du bozeramaile jeltzaleak, Euskadik aireportuen kudeaketan izango duen parte-hartzea negoziatzen hasteko asteazken honetan egingo den bileraren harira.

 

Interesatu Zaitez