Aitor Esteban eta Imanol Pradales Lehendakaria EAJ-PNVren talde parlamentarioarekin batzartu dira

Joan den osteguneko Politika Orokorreko Osoko Bilkuraren ostean egin den bilerak kaleko agendan dauden gaien inguruan lehentasunak finkatzeko balio izan du: etxebizitza, segurtasuna, osasuna, industria eta euskara

Aitor Esteban eta Imanol Pradales Lehendakaria EAJ-PNVren talde parlamentarioarekin batzartu dira 22Irailak
IrailaK 22 |
Eusko Legebiltzarra

PARTEKATU

Aitor Esteban Euzkadi Buru Batzarraren presidentea eta Imanol Pradales Lehendakaria EAJ-PNVren talde parlamentarioarekin batzartu dira gaur goizean. Eusko Legebiltzarrak Gasteizen duen egoitzan. Bileran, joan den osteguneko Politika Orokorreko Eztabaidaren ondoren egin dena, eta Joseba Diez Antxustegi talde parlamentarioko bozeramaile eta EBBko burukideak eta Maitane Ipiñazar legebiltzarkide eta EBBko idazkariak ere parte hartu dute, eta hastear dagoen ikasturte politikoaren azterketa egin da.

Alderdi jeltzaleak joan den asteko Politika Orokorreko eztabaidaren balorazioa egin du. Bertan, lidergo zorrotza, errealista eta diskurtso berritzailea duen Lehendakaria ikusi zen, euskal herritarren kezkekin bat datozen proiektu zehatzak abian jarri dituena.

Era berean, datozen hilabeteetarako agenda jeltzalearen erronka eta lehentasun nagusiak jorratu dira, herritarren egunerokoan dauden gaiei arreta berezia eskainiz, hala nola etxebizitza, segurtasuna, osasuna, industria eta euskara.

Legebiltzarrari dagokionez, mahai gainean dauden garrantzi bereziko bi lege proiektuak aztertzeko ere balio izan du bilerak: Etxebizitzaren arloko Premiazko Neurriei buruzko Legea eta Euskadiko hautaketa-prozesu publikoetan euskara blindatzeko eta segurtasun juridiko handiagoa emateko Lege Proposamena. EAJ-PNVk bultzatutako bi ekimen dira, eta Eusko Legebiltzarraren jardueraren zati handi bat markatuko dute bilkura-aldi berri honetan.

Hitzordu horrekin, EAJ-PNVk berretsi egin du Eusko Jaurlaritzaren, Euzkadi Buru Batzarraren eta talde parlamentarioaren artean modu kohesionatuan lan egiteko konpromisoa, euskal gizartearen beharrei erantzuteko.

Interesatu Zaitez