2026. urte hasieratik altzairua babesteko esparru berri bat bizkortzeko eta aurkezteko eskatu dio EAJ-PNVk Europar Batzordeari

Oihane Agirregoitia jeltzaleak ehunetik gora eurodiputaturekin sinatu du Europako industria siderurgikoa babesteko beharra azpimarratzen duen gutuna

2026. urte hasieratik altzairua babesteko esparru berri bat bizkortzeko eta aurkezteko eskatu dio EAJ-PNVk Europar Batzordeari 15Irailak
IrailaK 15 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Gehiegizko gaitasunaren ondorioz altzairugintzak egun bizi duen krisiaren aurrean, ehundik gora eurodiputatuk, tartean Oihane Agirregoitia jeltzaleak,  Úrsula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteari, Stéphane Séjourné presidenteorde exekutiboari eta Maros Sefcovic merkataritza-komisarioari idatzi diete Europako industria siderurgikorako babes-neurriak eta 2026. urtearen hasieratik martxan egon daitekeen merkataritza-babeseko esparru berri bat eskatuz.

"Batasunaren egoerari buruzko eztabaidan, joan den astean, Batzordeko presidenteak berretsi zuen epe luzerako merkataritza-tresna berri bat proposatuko dutela, datorren urtearen erdialdean (2026ko ekaina) amaitzen diren babesak ordeztuko dituena. Euskadin eta Europan behar duguna da babes-ezkutu berri hau ahalik eta lasterren martxan egotea, ahal dela 2026. urtearen hasieratik,mundu mailan altzairuaren gehiegizko ahalmenak gora egiten jarraituko duelako, eta neurririk gabe gure industriak ezin izango diolako aurre egin hirugarren herrialdeen lehia desleialari", adierazi du Oihane Agirregoitia EAJ-PNVko eurodiputatuak.

ELGAren datuen arabera, munduko gehiegizko gaitasuna 721 milioi tonara iritsiko da 2027an, "zifra horrek kolokan jartzen du Europako industriaren biziraupena, eta sektore estrategikoak mehatxatzen ditu, hala nola defentsa, automobilgintza eta eraikuntza. "Ezin dugu onartu 2,5 milioi familia europarrek ekintza politikorik ezaren prezioa ordaintzea. Batzordeak aurrekaririk ez duen krisi industrial honek eskatzen duen premiaz jardun behar du" , sinatu dute sinatzaileek, Europan 310.000 pertsona zuzenean eta 2,2 milioi enplegu zeharka enplegatzen dituen sektore baten alde.

Gutunean eskatu dute tresna berri hori berehala aplikatzeko, 2026ko ekainaren 30ean babesak iraungi bezain laster, eta ahalik eta lasterren "2026ko urtarriletik aurrera". Gutunean, 2012-2013 aldian zegoen inportazio-mailetara itzultzea ere eskatzen da, gaingaitasun-krisiaren aurreko erreferentzia-aldira, "onena delako Europako altzairu-industriaren iraunkortasuna bermatzeko eskura dagoen erreferentzia-aldia", testuak dioenez.

Sinatzaileek azpimarratu dute, halaber, esparru berriak "muga-zerga esanguratsuak" ezarri behar dituela kuotaz kanpoko inportazioetarako, herrialde eta produktu siderurgiko guztien estaldura osoa ezarri behar duela, altzairuaren deribatuak barne, eta neurriak saihestu behar direla aztertu. Azkenik, altzairuaren mendeko sektore guztien "lehiakortasuna" kontuan hartzeko eskatu dio Europako Batzordeari. "Altzairuarentzako merkataritza-babes eraginkorra izateaz gain, altzairua erabiltzen duten sektoreen lehiakortasuna bultzatzeko neurriak hartu beharko genituzke. Europar Batasunak ezin du onartu industria batean lehiakortasuna galtzea beste baten kontura. Holistikoki jokatu behar du", dio gutunean. Horren arabera, esparru berriak merkataritzari buruzko nazioarteko arauak bete beharko ditu.

Interesatu Zaitez