Euskal Taldearen bozeramaile Maribel Vaquerok gaineratu duenez inbertsioak handitzea guztiz beharrezkoa zen neurria zen euskal industriaren beharrei erantzuteko eta sektorean enpleagarritasunari eusteko
“Sare elektrikoaren planifikazio berri hau eman behareko urratsa zen, guztiz beharrezkoa, Euskadiko industriaren etorkizunerako. EAJk borrokatu duen gaia”, baloratu du Euskal Taldeko bozeramaile Maribel Vaquerok gaur bertan, ostiralarekin, Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demokratikoaren Ministerioak 2030. urtera arte sare elektrikoan aurreikusten duen planifikazioaren lerro nagusiak ezagututakoan.
“Datozen egunotan ezagutuko ditugu planifikazio honek gure lurraldean ekarriko dituen garapenen xehetasun gehiago, baina mapa berri honetan industria lehenestea urrats handia da sektore honetan deskarbonizazio- prozesua eman dadin eta are jasangarritasun handiagoa bermatzeko”, adierazi du, datozen egunotan Eusko Jaurlaritzak plan horrek Euskadirako aurreikusten dituenak ezagutuko dituela iragarri ondoren.
Halaber, gaur bertan konfirmatu da sarean inbertitzeko muga berri bat ezarriko dela, sarea zabaltzea ekarriko duena eta sarera konektatzek enpresa gehiago egon daitezen, Euskal Taldeak hilabeteak borrokatzen eman dituen gaia delarik. “Muga altuago” honekin, azaldu du Vaquerok, etorkizun berri bat zabaltzen zaigu. “Orain arte unean uneko premiazko neurriak baino ez dira hartu, baina guk behin eta berriz esan dugu egiturazko neurriak behar zirela , eta hau, neurri batean, halakoa da . Kostata lortu dugu, ordu eta bilera asko eta asko behar izan ditugu, baina inbertsio berriekin badugu hobetzeko aukera bat, aurrera egin ahal izateko”.
Edozein kasutan, bozeramaile jeltzaleak gogora ekarri du eskariak askotarikoak direla eta inbertsioan emango den gorakadak beharrizan horien araberakoa izan behar duela. Hala, testua ezagutu bezain laster, Euskal Taldeak goitik behera aztertuko du eta dagokion balorazioa egingo du, hobetzen saiatzeko. “Ekinean jarraituko dugu euskal industriaren beharrak oraingoan bezala kontuan hartuak izan daitezen”, amaitu du Vaquerok.