Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak laguntza hori behar duten familiek dituzten arazoak azaldu dizkio Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazioetako ministroari, eta irailean bertan Gobernuarekin bilera bat adostea lortu du, prestazioak erabakitzen dituzten mutuek aplikatzen duten arbitrariotasuna saihesteko irizpideak bateratzera begira
Gaur, asteazkenarekin, Kongresuan egin den kontrol-saioan, Euskal Taldeak hizpide nagusi izan ditu gaixotasun larriak dituzten adingabeak zaintzeagatik prestazioa jaso beharko luketen familien arazoak eta horrek eragiten dizkien ondorio larriak. "Familiek ez dute soilik beren seme-alaben gaixotasunaren aurka borrokatzen. Administrazio baten aurka ere borrokatu behar dutelako", salatu du Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak Elma Sainz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroari egindako galderan: "Prestazioak lortzea eta jasotzen jarraitzea kalbario bihurtu da dagoeneko".
Sagastizabalek CUME (Gaixotasun Larria duten Adingabeak Zaintzea) prestazioa nola ukatzen zaien ikusi duten hiru familien kasuak azaldu ditu. Laguntza horren bidez, gurasoek lanaldia murriztu eta seme-alabak zaindu ahal izango lituzkete soldata osoa galdu gabe; halaber, adingabeei mendekotasun egoera aitortuko litzaieke eta, beraz, aita edo ama 24 ordutan zaintzaile gisa behar dituztela”.
"Ez dira kasu isolatuak, zoritxarrez eredu bihurtzen ari diren egoeren aurrean gaude", azaldu du Euskal Taldeko diputatuak, eta arazoa non dagoen ere adierazi du: "Mutualitateek kudeatzen eta gainbegiratzen dute prestazio hori, eta irizpide desberdin eta arbitrarioekin jarduten dute". Laguntzak ukatzeko arrazoiak, zehaztu duenez, ondorengoak izan daitezke: "gaixotasuna ez da hitzez hitz agertzen dekretu arautzailean, txosten medikoak alde batera utzita, eta kategoria desberdinetako (psikiatrikoak, immunologikoak, kardiologikoak, etab.) edozein gaixotasun larri sartzeko aukera ematen duten epigrafeak dauden arren, betiere hori bermatzen duen txosten mediko bat badago eta ospitaleratzea edo etxean ospitaleratzea eskatzen bada". Horrez gain, prestazioa berritzeko "lortu ezin diren espezialisten txosten gehigarriak" eskatzen dira, eskatutako epeetan. Mutuek "txosten medikoak modu murriztailean interpretatzen dituzte. Familiek aldeko epai judiziala lortzen dutenean ere, praxi txarrak zigorrik gabe jarraitzen du".
Sagastizabalek ildo beretik azaldu duenez, GSINeko bitartekariaren figura desagertu egin da, irizpide desberdina zegoelako, eta familiak auzitara jotzera behartzen ditu, "hilabeteetan babesik gabe" utziz.
Hori dela eta, diputatu jeltzaleak CUME prestazioa "modu bidezkoan ematea" ber-matzeko neurriak eskatu dizkio ministroari, "praktika arbitrarioak saihestuz". Euskal Taldeak egindako eskaeren ondoren, ministroak konpromisoa hartu du gai horri helduko zaiola irailaren 24an ASFACUME elkartearekin egingo duen bileran.