EAJ-PNVk Espainiako Gobernuaren konpromiso zehatza lortu du Euskadiren parte-hartzea bermatzeko Madrilen egingo den 2026ko Iberoamerikako Goi-bileran

Luke Uribe-Etxebarria senatariari erantzunez, Jose Manuel Albares ministroak aurreratu du urrian jarriko dela harremanetan Eusko Jaurlaritzarekin

EAJ-PNVk Espainiako Gobernuaren konpromiso zehatza lortu du Euskadiren parte-hartzea bermatzeko Madrilen egingo den 2026ko Iberoamerikako Goi-bileran 09Irailak
IrailaK 09 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVk konpromiso zehatza lortu du Jose Manuel Albares Kanpo Gaietarako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroaren aldetik, 2026an Madrilen egingo den Iberoamerikako Goi-bileran Euskadiren parte-hartzea bermatuta egongo dela. Luke Uribe-Etxebarria senatariak gaur arratsaldeko kontrol saioan egin dion galderari erantzunez, Albares ministroak aurreratu du hilabete amaieran New Yorken izango den Nazio Batuen Batzar Nagusitik bueltan Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarriko dela.

Senatuak iazko urrian onartutako erreklamazioa gauzatzeko pausoak ematera premiatu du senatari jeltzaleak, hain zuzen ere autonomia erkidegoek Goi-bilera prestatzeko lanetan eta Goi-bileran bertan modu estuan parte har dezaten. "Logikoa eta normala dirudi Estatu deszentralizatu batean, non autonomia-erkidegoek lankidetza-politikak garatzen dituzten, terminoaren zentzu zabalean, Latinoamerikako herrialdeekin", nabarmendu du Uribe-Etxebarriak, bertan "Autonomia Erkidegoek eskumena duten lankidetza- eta jarduera-eremu asko jorratzen direla" gogoratuz, eta, beraz, ezinbestekotzat jo du mekanismo instituzional bat artikulatzea haien parte-hartzea bermatzeko. Era berean, Uribe-Etxebarriak berriro gogoratu ditu Euskadi eta Latinoamerika lotzen dituzten harreman politiko, ekonomiko, komertzial eta kultural garrantzitsuak.

Interesatu Zaitez