Euskal Taldeak eskatzen du gaixotasun larria duten adingabeak zaintzeagatik prestazioak jasotzen dituzten autonomoek besteen kontura lan egiten dutenek bezala kotizatzea

Idoia Sagastizabal diputatuak hainbat galdera egin dizkio Espainiako Gobernuari, prestazio hori ken dadin autonomoek kotizazioak errendimendu garbi errealetara egokitzeko egiten duten urteko erregularizaziotik

Euskal Taldeak eskatzen du gaixotasun larria duten adingabeak zaintzeagatik prestazioak jasotzen dituzten autonomoek besteen kontura lan egiten dutenek bezala kotizatzea 01Abuztuak
AbuztuaK 01 |
Kongresua

PARTEKATU

Euskal Taldeak hainbat idatzizko galdera egin dizkio Espainiako Gobernuari aste honetan, minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeagatiko prestazioa (CUME) jasotzen duten langile autonomoak kotizazio-oinarrietan besteren kontura lan egiten dutenengandik zergatik diskriminatzen diren jakiteko, eta, aldi berean, prestazio hori aldatzea eskatzeko.

2023tik, langile autonomoek etekin garbi errealen arabera kotizatzen dute, eta ondoren erregularizatzen dira, baldin eta diru-sarrera errealak eta hasieran aitortutakoak desberdinak badira. Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrak (309.1 artikulua) ezartzen du urteko erregularizazio horretatik kanpo geratzen direla norberaren konturako langileek edo autonomoek prestazio jakin batzuk jasotzen dituzten aldiak; beraz, kotizazio-oinarriak behin betikoak izango dira, eta ez da posible jasotako prestazioen zenbatekoa berrikustea.

"Jakin dugu erregularizazioa aplikatzen ari dela uztailaren 29ko 1148/2011 Errege Dekretuan aurreikusitako CUME prestazioa jasotzen ari denean, hura ez dagoelako berariaz baztertuta aipatutako artikuluan, Gizarte Segurantzak aurkeztutako errekurtsoen aurrean alegatzen duen bezala. Azken batean, aipatutako erregularizazioa aplikatzen da pertsonak CUME prestazioa jasotzen duen egunaren ondorengo aldietarako, eta, horren ondorioz, jaitsi egiten dira Gizarte Segurantzako kotizazio-aldiak”, azaldu du Euskal Taldeak Kongresuan aurkeztutako ekimena.

“Egoera horrek langile autonomoak desberdintasun egoeran uzten ditu, argi eta garbi, prestazio hori jasotzeagatik kotizazio-oinarrietan murrizketarik aplikatzen ez zaien besteren konturako langileekiko”, deskribatu du Sagastizabalek. Horregatik, Espainiako Gobernuari galdetu dio "zergatik erregularizatu behar den CUME prestazioa" eta "aurreikusten duen arazo hau konpontzea eta kasu hau legearen esklusioen barruan sartzea".

 

 

Interesatu Zaitez