Aitor Esteban Boiseko Jaialdian izango da, agenda politiko zabalarekin

EBBren presidenteak Idahoko hiriburuan izango dela aprobetxatuko du han bizi den euskal diasporarekin harremanak sendotzeko eta politika estatubatuarrari pultsua hartzeko, herri ordezkari ugarirekin egingo dituen bileretan

Aitor Esteban Boiseko Jaialdian izango da, agenda politiko zabalarekin 29Uztailak
UztailaK 29 |
EBB

PARTEKATU

Aitor Esteban, EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko burua, Boisera bidaiatuko da (Idaho, AEB), abuztuaren 3ra arte egingo den Jaialdian parte hartzeko (Euskal Kulturaren Nazioarteko ospakizuna). Estebanek agenda politiko zabala darama  Idahoko hiriburura egingo duen bidaian, euskal diasporarekin harremanak finkatzeko aukera baliatuko baitu, politika estatubatuarrari pultsua hartzeaz gain.

Agenda horren arabera, EBBren presidentea Idahoko Alderdi Demokratako buru Lauren Nacoechearekin batzartuko da, bai eta Rafael Anchiarekin ere, Alderdi Demokrataren ordezkari gisa Texasko Ganberako kide denarekin. Halaber, Estebanek aukera aprobetxatuko du euskal jatorriko akademiko eta enpresari garrantzitsuekin elkartzeko.

EBBren presidenteak EAJ-PNVren 130. urteurreneko diskurtsoan aurreratu zuenez Boiserako bidai honetan “itxaropenak eta ilusioak” partekatuko ditu bertan bizi den euskal diasporarekin. Aberritik milaka kilometrotara bizi diren euskal eta emakumeekin Jaialdia gozatzeaz gain eta Eusko Jaurlaritzak diasporako ordezkariei eskainiko dien ospakizunean parte hartzeaz gain, Idahoko hiriburuan emango dituen egunetan EBBren buruan batzartuko da FEVAko ordezkariekin (Federación de Entidades Vasco Argentinas), NABO entitatearekin (North American Basque Organization) eta FIVUko ordezkariekin (Federación de Instituciones Vascas de Uruguay).

Jaialdia da Amerikako Estatu Batuetan egin ohi den euskal jaialdirik handiena. 1987an lehen aldiz egin zen eta 1900tik aurrea bost urtean behin egin ohi da. Covid-19ak eragin zuen pandemiak eragotzi egin zuen 2020koa egitea. Ondorioz, aurtengo edizioa benetan berezia da, hamar urte igaro direlako Boiseko euskal komunitatea azken aldiz elkartu zenetik. Idahora euskal erakundeen ordezkaritza zabala bidaiatuko da, hauen artean Imanol Pradales Lehendakaria eta Naiara Bedialauneta legebiltzarkidea.

Interesatu Zaitez