Euskal Taldeak ez du amore emango euskara Europan ofizial izatea lortu arte: "Luze jo arren, lortu egingo dugu"

Maribel Vaquero Euskal Taldeko bozeramaileak gaur deitoratu du berriz ere geroratu egin dela europar erakundeetan euskararen ofizialtasunaz erabakitzeko bozketa, eta PPri eta Vox-i txarretsi die hizkuntza ofizialei etengabe eraso egitea

Euskal Taldeak ez du amore emango euskara Europan ofizial izatea lortu arte: 18Uztailak
UztailaK 18 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Auzi honek ez dauka atzera bueltarik. Behar bada, guk nahi baino luzeago joko du euskara, katalanerarekin eta galizierarekin batera, Europako hizkuntza ofizial bihurtu arte, baina ekinean jarraituko dugu, lortu arte”, ziurtatu du Euskal Taldeko bozeramaile Maribel Vaquerok, gaur Bruselan euskara, katalanera eta galizieraren ofizialtasunaz erabakitzeko bozketa geroratzea erabaki dela jakin ondoren.

“Bigarrenez, alferrik galdu da euskarak behar duen jauzia emateko aukera. Are gehiago, gure hizkuntzari egiten zaizkien erasoekin, PP eta Vox beti kontra daudela, eta Enplegu Publikorako Oposizioen kontra eman diren epaiek ekarri duten segurtasun juridikorik ezarekin”, gaineratu du.

Bozeramaile jeltzaleak deitoratu du Lehendakariak eta Generalitateko Presidentek Europako ordezkariei bidali dieten gutuna, hiru hizkuntzen ofizialtasuna defendatuz, Galiziako presidenteak sinatu ez izana. “Berriz ere, horra hor PPren jarrera, euskaldunok, katalanek eta galegoek gure nortasuna adierazteko dugun altxorrik preziatuenaren bidez, gure hizkuntzarekin, Europa kulturalki aberastearen aurka agertu baita”.

Edozein kasutan “EAJk lanean eta ekinean jarraituko du egunen batean, euskara, Europako hizkuntzarik zaharrena, hizkuntza ofiziala izan dadin Europako erakundeetan”, ezarri du Vaquerok.

Interesatu Zaitez