EAJ-PNVk euskal gizartearen zerbitzura egindako 130 urteko ibilbidea ospatuko du uztailaren 28an Bilbon egingo duen ekitaldian

Alderdi jeltzalearen sorreraren efemeridea ospatu ondoren, Aitor Esteban Boiseko (Idaho, AEB) Jaialdian izango da uztailaren 29tik abuztuaren 3ra bitartean

EAJ-PNVk euskal gizartearen zerbitzura egindako 130 urteko ibilbidea ospatuko du uztailaren 28an Bilbon egingo duen ekitaldian 14Uztailak
UztailaK 14 |
EBB

PARTEKATU

Euzkadi Buru Batzarrak erabaki du EAJ-PNVren sorreraren 130. urteurrena ospatzeko ekitaldia uztailaren 28an egingo dela, 18:00etan, Sabino Aranaren omenezko estatuaren ondoan, Albiako Lorategietan, Bilbon. EBBk alderdikideei eta alderdizaleei hitzordu honetara joateko deia egin die. Egun horretan, hamahiru hamarkada egingo ditu EAJ-PNVk euskal gizartearen zerbitzura eta Euskadiren eraikuntzan.

1895eko uztailaren 31n sortu zuen Sabino Aranak Euzko Alderdi Jeltzalea. Mugimendu abertzale antolatuaren 130 urte hauetan, milaka pertsona aritu dira Euzkadiren eraikuntza nazionalaren alde lanean, euskal herritarren ongizatea eta independentzia helburu. Bi diktadura totalitariori eta terrorismoari aurre eginez egin dute. EAJ-PNVk harro esan dezake beti egon dela Historiaren alde egokian eta bere eskutik Aberriak bere aurrerapen nagusiak bizi izan dituela ongizateari, instituzionaltasunari eta autogobernuari dagokienez, euskal herritarren bizi proiektuetarako oinarrizko zutabeak.

Uztailaren 28ko ekitaldiaren ondoren, EBBren presidente Aitor Esteban Boisera (Idaho, AEB) joango da uztailaren 29tik abuztuaren 3ra egingo den Euskal Kulturaren Nazioarteko Jaialdian parte hartzeko. Estatu Batuetako euskal jaialdirik handiena da, azken edizioan 30.000 lagun baino gehiago bildu zituena. 1987an egin zen lehen aldiz eta 1990etik bost urtean behin egiten da. Covid-19ak 2020ko Jaialdia bertan behera geratzea behartu zuen. Beraz, edizio honek garrantzi handia du, hamar urte igaro baitira azken aldiz Boisen euskal komunitatea bildu zenetik. Idahora ordezkaritza instituzional zabala ere joango da, Imanol Pradales Lehendakaria buru izango dela.

Interesatu Zaitez