EAJ-PNVk ez du onartu eskuin muturraren aldetik Ursula von der Leyenen aurka jarri den zentsura-mozioa, Europako Batzordeko presidentearekin konforme ez dagoen arren

Oihane Agirregoitia eurodiputatu jeltzaleak Europako Parlamentuko eskuin muturreko taldeek egoera desegonkortzeko helburuarekin darabilten jokoa kritikatu du

EAJ-PNVk ez du onartu eskuin muturraren aldetik Ursula von der Leyenen aurka jarri den zentsura-mozioa, Europako Batzordeko presidentearekin konforme ez dagoen arren 10Uztailak
UztailaK 10 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Oihane Agirregoitia EAJ-PNVko eurodiputatuak Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentearen aurka planteatu den zentsura mozioaren aurka bozkatu du gaur, ostegunarekin. Europako Parlamentuan eskuin muturreko eurodiputatuek aurkeztutako mozioa atzera bota dute aldeko 175 botorekin, kontrako 360 botorekin eta 18 abstentziorekin. "Kontra bozkatu dugu eskuin muturreko taldeetatik datorren proposamena delako eta joko honetan inolaz ere sartuko ez garelako. Ez gaude pozik Ursula Von der Leyen egiten ari den gestioarekin, batez ere azken asteetakoari dagokionez, baina zentsura mozio bat tresna bat da, eta ezin da besterik gabe proposamen parlamentario gisa erabili", azaldu du bozketan parte hartu ostean.

Agirregoitiak ildo beretik ohartarazi du litekeena dela uda ostean beste alderdi politiko batzuek ere antzeko mozioak aurkeztea. "Gaur argi esan nahi diegu ez gaitzatela bazterrak nahasteko joko horretan sartu", esan du, eta argi eta garbi azpimarratu du kontrako botoa emateak ez duela Von der Leyen Batzordeari txeke zuri bat ematea esan nahi. "Gertutik jarraituko ditugu Ursula von der Leyenek eta bere taldeak emango dituzten urrats guztiak, eta ez dugu ezer besterik barik emango, baina Eusko Alderdi Jeltzalea alderdi serioa da, eta ez gara jokoan ibiliko ezegonkortasuna sortzeko edo herritarrengan eragin txarra ekar dezakeen ezerekin, are gutxiago eskuin muturretik badator", adierazi du legegintzaldia hasi zenetik urtebetea bete denean.

Renew Europe taldearen baitan Von der Leyenen kudeaketarekin gero eta haserre giro handiagoa pizten ari den arren (alderdi jeltzalea talde horri atxikita dago) talde horren erabakia izan da Europako Parlamentuko 77 kidek Von der Leyen presidente andreak Covid-aren pandemian txertoen erosketa gorabehera egin zuen kudeaketa gaitzesteko sustatu duten mozioaren kontra bozkatzea (Europako Patriotak, Nazio Burujabeen Europa -ESN eta Europako Kontserbadore eta Erreformistak -ECR).

Interesatu Zaitez