Vaquerok Sánchezi ohartarazi dionez Euskal Taldearen konfiantza "ZIUra bidean dago": "Zalantzak argitzeko aukera galdu duzu"

Maribel Vaquero Euskal Taldeko bozeramaileak Espainiako gobernuburuari gogoratu dio bere hasierako agerraldian hainbat galdera erantzun gabe geratu direla, eta legegintzaldi amaierara arte bere azkenetan egongo ez den gehiengoa lortzea premiatu dio: “Garaiz zaude oraindik, baina ordularia aurrera doa”

Vaquerok Sánchezi ohartarazi dionez Euskal Taldearen konfiantza 09Uztailak
UztailaK 09 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Zalantzak argitzeko aukera galdu duzu gaur, krisiari mugak jartzekoa”, deitoratu dio gaur, asteazkenarekin, Kongresuko Euskal taldeko bozeramaile Maribel Vaquerok Espainiako Gobernuko presidenteari, bere alderdiko hainbat pertsona nahastu dituzten ustelkeria kasuez  hitz egiteko deitu duen agerraldian esan dituenak esan ondoren. Euskal Taldeak agerralditik atera duen ondorioa azaldu du: ”Gure konfiantza ZIUra bidean dago”

'In vigilando' erantzukizuna zenuen eta duzu”, gogoratu dio Vaquerok Pedro Sánchezi, alderdi sozialistako Antolakuntza idazkari ohiek, José Luis Abalos eta Santos Cerdánek eta Koldo García aholkulariak eginikoak argitzeko lehen agerraldian erantzun gabe geratu diren galderen zerrenda luzea eman baino lehen. Gaurko agerraldia ere bazen Sánchezek berak idazkari ohien eta aholkulariaren jardunaz UCOren txostena ezagutzera eman aurretik zekizkienak azaltzeko.

Bozeramaile jeltzaleak Espainiako gobernuko presidenteari eskatu dio fokua lekuz aldatu ez dezala eta ez dadila hiritargoa nahasten ibili, gainerako talde parlamentarioen ardurapean jarriz bere alderdiak eragin duen arazoari konponbidea emateko erantzukizuna. “Auzoteria honetan, topaguneak egon dauden arren, itogina zure teilatu zatian dago, zure bizitokiko aldean, eta ez zure kideen aldean, teilatua denontzat berbera izan arren. Ez iezaguzu leporatu zure krisia konpontzeko erantzukizuna”.

Halaber, Vaquerok  egoeraren larria nabarmendu du eta Sánchezi txarretsi dionez “haserre dagoen hiritargoari  ezin zaio bizkarra eman”  eta oraindik, agerraldiaren ostean, bi ataza egin  gabe dituela gogoratuz. Bestetik, “azken urteotan gertatu denaren inguruko xehetasun guztiak eman beharko dira, delituzko egintzak pertsona zehatz batzuek eginak direla eta beren alderdi politikoaren jardunetik kanpo ari zirela argi utziz”. Eta, hori eginda “proposamen baten inguruan gehiengo bat lortzea”,  datozen bi urtetan eta “legegintzaldiaren amaierara arte” ez baitago  eguneroko agonia hutsean jarraitzerik”. “Presidente jauna, garaiz zaude oraindik, baina ordulariak aurrera jarraitzen du. Har ezazu erabaki bat”. Amaitu du Vaquerok.

Ez badu lortzen, Vaquerok  presidenteari planteatu zaizkio egun geratzen zaizkion hiru aukerak. “Konfiantza galdera”,  karguan jarraitzeko “arriskutsu” izan daitekeela jakin arren; “dimititzea baina ganbera desegin gabe eta Konstituzioaren 99. artikulua aplikatzen uztea. Horrek eskatuko luke zure alderdiko beste hautagai baten inguruan gehiengo berri bat lortzen saiatzea, hauteskundeak deitu beharrik gabe; eta hirugarrenik  “Ganberak desegitea eta hauteskundeak deitzea”.

EAJko ordezkariak  aldarrikatu duenez “demokraziaren indarrean sinesten dugu, erakundeen defentsan eta gure hiritargoan, une bakoitzean erabakiko duenari beldurrik izan gabe”, eta defendatu du “akordioetan oinarrituta eta elkarrenganako  malgutasunez eginiko politikan. Hauxe da gure uste sendoa. Ez dugu gure egiteko modua aldatuko, ez gaituzue irain eta laidoaren lokatzetan sartuko, ez batzuek ezta besteek ere”.

Interesatu Zaitez