EAJ-PNVk gazteei eta klase ertainei soluzio azkar eta eraginkorrak eskaintzearen alde egin du Etxebizitzaren Lege berriarekin

Araudi berriak etxebizitza libre eta babestuen eskaintza handitzeko, burokrazia murrizteko eta prezioak merkatzeko premiazko neurriak planteatzen ditu

EAJ-PNVk gazteei eta klase ertainei soluzio azkar eta eraginkorrak eskaintzearen alde egin du Etxebizitzaren Lege berriarekin 26Ekainak
EkainaK 26 |
Eusko Legebiltzarra

PARTEKATU

Etxebizitzaren arloko Premiazko Neurriei buruzko Lege berriak soluzio azkar eta eraginkorrak eskaini nahi dizkie euskal gazteei, bai eta Euskadiko klase ertainei ere. Horretarako, EAJ-PNVk eta PSE-EEk bultzatutako araudi berriaren helburua da etxebizitza libreen eta babestuen parkea handitzea, eta prezioak eskuragarriagoak izatea erosteko eta alokatzeko orduan. “Dogmatismoaren aurrean, pragmatismoaren alde egiten dugu, etxebizitzak ez lukeelako izan behar lubaki ideologiko bat, eta gazteek ezin dutelako gehiago itxaron. Askatasunean emantzipatzen lagundu behar diegu ”, azaldu du Jonatan Morenok, EAJ-PNV talde-parlametarioko etxebizitza-arloko arduradunak. Aitor Esteban EBBko presidenteak duela aste gutxi aurkeztutako lege-proposamena izapidetzen hasi da, gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran aintzat hartzea onartu baita.

Jonatan Morenok EAJ-PNVren eta PSE-EEren proposamena “ausartzat” jo du, eta aurreratu du “mugarri” izango dela Euskadiko etxebizitzaren egoeran. “Azken batean, Euskadin gazteek etxebizitza bat erostea edo arrazoizko alokairu bat aurkitzea bilatzen dugu. Eta hori egiteko, ikuspegi zabala, akordiorako borondatea eta erabakiak azkar hartzeko ausardia behar ditugu ”, adierazi du.

Legeak neurri “ausartak” planteatzen ditu, hala nola “gehiago eta azkarrago eraikitzea, 8 hilabetera arteko hirigintza-epeak laburtzea, burokrazia murriztea, etxebizitza publikoa eraikitzeko lurzoru gehiago izaten laguntzea, etxebizitza babestu gehiago eta etxebizitza libre gehiago, eskaintza handiagoa eta eskuragarriagoa izan dezagun laguntzea”. Lege-proposamenak jasotzen duen beste funtsezko proposamen bat da babes ofizialeko etxebizitzen ehunekoa % 75etik % 60ra murriztea sustapen berrietan, eta ekimen horri esker, gaur egun blokeatuta dauden proiektuak berraktibatuko dira.

Azken batean, etxebizitzaren arloko talka-plan horren helburua da “Euskadin gazteek etxebizitza erostea edo arrazoizko prezioan alokairua aurkitzea”.

Jonatan Morenok gogorarazi du EAJ-PNVk ez zuela 2015eko Euskal Legea babestu, ezta 2023ko Estatukoa ere. “Bi kasuetan gure kezkak mahaigaineratu geituen, eta gaur egun egiaztatzen dugu etxebizitzaren egoera ez dela araudi horiek onartu zirenean baino hobea”. Era berean, kritikatu du alderdi politiko batzuek etxebizitzen nahitaezko desjabetzearen alde egiten dutela, jabe txikia jazartzearen alde edo itxuraz magikoak diren irtenbideen alde, benetan eraginkorrak edo errealistak ez direnak.

“Euskadik irtenbide praktikoak behar ditu, ez erretorikoak. Alokairuko etxebizitza publiko gehiago behar ditugu, etxebizitza libre gehiago salmentan eta eskaintza gehiago prezioak jaisteko. Lokal hutsak etxebizitza bihurtu behar ditugu, lurzorua mobilizatu, eraikin zaharrak birgaitu eta hirigintza kudeaketak arindu. Emantzipaziorako eta alokairurako laguntzak eskaintzen jarraitu behar dugu, fiskalitatea gazteen bizi proiektuen zerbitzura jarri behar dugu, gure finantza potentzia etxebizitza babestu gehiago eraikitzeko erabili behar dugu...”, zerrendatu du Jonatan Morenok Osoko Bilkuran.

Interesatu Zaitez