Europako Ganberan EBko gobernuek hegazkinetako bidaiarien eskubideak murriztu izana salatu du EAJ-PNVk

EAJ-PNVko eurodiputatuak Europako Parlamentuaren osoko bilkuran eskatu du gai honi heltzeko eta Europako kontsumitzaileen kaltetan onartu den araudia berrikusteko

Europako Ganberan EBko gobernuek hegazkinetako bidaiarien eskubideak murriztu izana salatu du EAJ-PNVk  18Ekainak
EkainaK 18 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Oihane Agirregoitia EAJ-PNVko eurodiputatuak aste honetako asteartean Europako Parlamentuaren osoko bilkuraren aurrean adierazi duenez, EBko Garraio Ministroen Kontseiluak ekainaren 5ean itxi zuen akordioa, aireko bidaiarien eskubideei buruzko araudia berrikusteari buruzkoa.

Linboan hamarkada luze bat eman ondoren, EBko gobernuek Batasuneko bidaiarien eskubideak ahultzen dituen erreforma bat adostu zuten, mugikortasun arazoak dituzten desgaituenak barne; izan ere, "laguntzaile bat eraman behar duten pertsonek pertsona horren bidai txartel osoa ordaindu beharko dute, gai hori beste garraiobide batzuetan konponduta dagoen arren", azaldu du Agirregoitiak.

Kontseiluak lehen irakurketa batean lortutako akordioak 3 ordutik 4ra igotzen du 3.500 kilometrotik beherako distantziak egiteko hegaldien atzerapenengatik konpentsazioak jasotzeko eskubidea, eta 6 ordu edo gehiagoko muga ezartzen du 3.500 kilometro baino gehiagoko hegaldietarako. Gainera, Kontseiluaren azken erabakiak erreklamazio-epea murrizten du, eta aire-konpainiek kalte-ordainak saihestu ahal izateko atea irekitzen du, "aparteko zirkunstantzia" kontzeptua zabalduz, atzerapenengatik edo ezeztapenengatik ordaintzetik salbuets baititzake. Era berean, airelineei goiko konpartimentuan utzitako eskuko ekipajeagatik kobratzeko aukera ematen die, kontzeptu horretan Espainiako estatuan hainbat airelineek isuna jaso dutelarik.

“Hamarkada betea arau zehatzik gabe igaro ondoen, Kontseiluak akordio bat itxi du, eskubideak indartu beharrean, murriztu egiten dituena, atzerapen eta baliogabetzeetan babes gutxiago egongo delako, hegaldien atzerapenagatik konpentsazio gutxiago egongo delako eta salbuespen gehiago egongo direlako airelineen onurarako eta kontsumitzaileen kalterako, desgaitasuna duten pertsonenak barne. Araudia berrikusi behar dugu, berme gehiago izateko, eta ez berme horiek murrizteko", adierazi du eurodiputatu jeltzaleak.

Europako Batzordeak 2013ko martxoan aurkeztu zuen berrikuspen-proposamena, Europako Parlamentuaren osoko bilkurak akordioa itxi zuen 2014ko otsailean lehen irakurketan, eta 2019ko irailean Kontseiluarekin negoziazioak hastearen alde bozkatu zuen garraio-batzordeak, ekainaren 5ean lehen irakurketan akordio politiko bat itxi baitzuen zuzenean. Gobernuen testuak eskubideak murrizten ditu eta eurodiputatuek adostutako jarreratik urruntzen da. Aurreikuspenen arabera, Europako Parlamentuko garraio batzordeak irailean bozkatu lezake eta Kontseiluko eta Europako Ganberako negoziatzaileen arteko negoziazioak urrian has litezke.

Interesatu Zaitez