Gasteizko errefuxiatuen Harrera Zentroaren ezaugarriak berriz azter ditzala eskatuko dio EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari

Estefanía Beltrán de Herediak Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroari esango dio 350 pertsonarentzako edukiera duen makrozentro batek talka egiten duela Euskadiko banakako harrera eta asilo eredu integratzailearekin

Gasteizko errefuxiatuen Harrera Zentroaren ezaugarriak berriz azter ditzala eskatuko dio EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari 16Maiatzak
MaiatzaK 16 |
Senatua

PARTEKATU

Datorren astearteko osoko bilkuran, Estefanía Beltrán de Heredia EAJ-PNVren Senatuko bozeramaileak Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroari galdetuko dio ea Espainiako Gobernua prest dagoen Gasteizko Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroaren proiektua berriz aztertzeko.

Gobernu zentralak Arabako hiriburuko antzinako Arana Klinikan errefuxiatuak hartzeko 350 lagunentzako zentro bat jartzeko asmoa zuela jakinarazi zenetik, EAJ-PNV-k proiektuarekiko desadostasuna agertu zuen, horrelako makrozentro batek Euskadin garatzen den banakako eta integratutako harrera- eta asilo-ereduarekin talka egiten duela iritzita.

Interesatu Zaitez