EAJ-PNVk bat egin du Euskaraldiarekin

Euzkadi Buru Batzarrak bere egiten du euskararen praktika bultzatzeko helburua, eta, beraz, ekimenarekin bat egin du berriro. Horri lotuta, alderdikide guztiak eta, oro har, herritarrak deitu ditu, euskararen alde egingo den ariketaren laugarren edizio honetan parte hartzera

EAJ-PNVk bat egin du Euskaraldiarekin  15Maiatzak
MaiatzaK 15 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVk bat egin du Euskaraldiarekin, gaurtik maiatzaren 25era bitartean euskararen erabilera eta hizkuntza-ohituren eraldaketa sustatzeko egingo den ariketa sozial praktikoarekin. Euzkadi Buru Batzarrak bere egiten du euskararen praktika bultzatzeko helburua, eta, horregatik, ekimenarekin bat egin du eta bere alderdikideak eta, oro har, herritarrak deitu ditu euskararen erabilera areagotzeko ariketaren laugarren edizioan aktibatzera eta "ahobizi" edo "belarriprest" izatera.

Maitane Ipiñazar EBBko idazkariak eta Markel Olano eta Andoni Busquet Euskara Saileko burukideek hitza jarri diote EAJ-PNVk Euskaraldiarekin bat egite horri. Ipiñazarrek 'Elkar mugituz egingo dugu' leloaren egokitasuna azpimarratu du, "euskara mugimendua baita, hizkuntza bizia". Olanok gogorarazi du HABEren A1 mailako matrikulazioak %20 igo direla EAEn Eusko Jaurlaritzak bultzatutako doakotasuna indarrean sartu denetik, eta “horrek esan nahi du euskaraz ez dakitenak erakartzeko gaitasuna izan dugula”. Busqueten hitzetan, "gure mugetatik haratago, gure hizkuntza Europan ere erabiltzeko urratsak ematen ari gara. Euskarak badu oraina eta, batez ere, badu etorkizuna, baina guztion konpromisoa beharrezkoa da, euskarak erronka handiak dituelako mundu globalizatu eta digital honetan". "Zaindu dezagun gure hizkuntza", esan dute.

Interesatu Zaitez