Euskal Taldeak positibotzat jo du Israeli armak erosteko Espainiako Gobernuaren kontratua desegitea: "Ez zirudien bat zetorrenik orain arte defendatutakoarekin”

Euskal Taldearen bozeramaile Maribel Vaquerok adierazi duenez, asteartean Moncloan batzartu zen, Aitor Estebanekin, Sánchez presidentearekin eta Bolaños ministroarekin, segurtasun gastua eta industriaren gaitasun elektrikoa aztertzeko, besteak beste.

Euskal Taldeak positibotzat jo du Israeli armak erosteko Espainiako Gobernuaren kontratua desegitea: 24Apirilak
ApirilaK 24 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVk positibotzat jo du Israeli armak erosteko Espainiako Gobernuaren kontratua desegitea. Hain zuzen, Maribel Vaquero Euskal Taldearen bozeramaileak iragarri du gaur goizean EAJ-PNVk azalpenak eskatuko zizkiola Espainiako Gobernuari Israelgo konpainia bati armak erosteagatik: "Egia esan, ez dirudi bat datorrenik orain arte defendatutakoarekin. Azalpenak eskatu eta zertan datzan ikusiko dugu", esan du Radio Popular irratian egindako elkarrizketan. Gainera, Vaquerok azaldu du asteartean bilera bat izan zuela Moncloako Jauregian, EBBren presidente Aitor Estebanekin, Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sánchezekin eta Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetako ministro Félix Bolañosekin. Bilera horretan, besteak beste, segurtasun gastua, Euskal Taldeak eskatutako industriaren gaitasun elektrikoaren igoera edo PSOEren eta EAJ-PNVren artean sinatutako akordioen betetzea jorratu ziren.

 Segurtasun gastua handitzeari buruzko eztabaidari dagokionez, Vaquerok azaldu du erabakia Europa mailan hartu zela, Europako Sozialisten Alderdiaren, Europako Alderdi Popularraren eta EAJ-PNV kide den Renew Europe zentroko talde parlamentarioaren babesarekin. “Estatu Batuak, une honetan, ez dira aliatuak Europarentzat, eta Batasunak seguruagoa izan behar du bere burua defendatu ahal izateko. Pedro Sánchezen gobernuak ere bere egin du erronka hori. Ikusiko dugu letra txikia eta nondik aterako den diru hori”, adierazi du Vaquerok. “Gastatu gabeko partidez eta Next Funtsez ere ari gara hitz egiten. Ikusi behar dugu partida horiek Euskadiri, euskal enpresei eta euskal herritarrei eragiten dieten ala ez, edo benetan gastu horretara bidera daitezkeen partidak diren”, ebatzi du.

Interesatu Zaitez