Euzkadi Buru Batzarreko burukide bakoitzak hartu du jeltzaleen burutzan eramango duen erantzukizun arloa

Euzkadi Buru Batzarrak lan arloen banaketa eguneratu du “Euskadiren eta hiritarren mesedetan onena emateko” helburuarekin

Euzkadi Buru Batzarreko burukide bakoitzak hartu du jeltzaleen burutzan eramango duen erantzukizun arloa  07Apirilak
ApirilaK 07 |
EBB

PARTEKATU

Euzkadi buru Batzarrak gaurko bileran onetsi du burutza jeltzalearen erantzukizun arloen banaketa berria. Burukide bakoitzak bere erantzukizunen ardura eramango du egitura eguneratu baten barruan eta “Euskadiren eta euskal hiritarren mesedetan gure onena emateko” helburu partekatua dutela.

Aurreko astean EBBren lehen bilera amaitutakoan iragarri bezala, Maitane Ipiñazar izango da Idazkaritza lan arloaren arduraduna. Bere gain hartuko ditu Barne koordinazioa eta  Komunikazioa, Azterlanak, Analisia, Gizarte Prospekzioa eta Hauteskunde Kanpainak. Aldi berean, legebiltzarkide bizkaitarra ere izango da Giza Baliabideen arduraduna.

Manu Tejadak bere gain hartuko du Diruzaintza (Ogasuna, Ekonomia eta Ondarea), bai eta Garraio eta Enplegu saila ere. Joseba Díez Antxustegi, Eusko Legebiltzarrean talde jeltzalearen bozeramailea, Politika Instituzionaleko arloaren arduraduna izango da; bere gain hartuko du Gasteiz, Iruñea, Madril eta Bruselako Talde Parlamentarioen koordinazio lana. Migrazio gaiak ere egongo dira Asparrenako burukidearen ardurapean.

Markel Olano gipuzkoarrak eramango ditu Industria eta Trantsizio Energetikoa, eta Euskara. Azken arlo hau Andoni Busquet bizkaitarrarekin batera eramango du. Halaber, Basauriko alkate ohiaren ardurapean egongo dira Antolakuntza (Alderdikideen Mobilizazioa eta Ekitaldien Antolaketa); Hezkuntza, Kultura eta Kirola; eta Etxebizitza.

Javier Ollok, Altsasuko alkate eta Nafarroako Ganberako parlamentariak, Lurraldearen Antolamendua, 2030 Agenda, Lehen Sektorea eta Ingurumenaren Jasangarritasuna eramango ditu. Miren Martiarena Kanpoko Harremanak eta Berdintasun arloak hartuko ditu bere gain, eta bere ardurapean egongo dira ere Gaztedia eta Helduak. Ion Gambra gipuzkoarra Gizarte Politiken arlorako burukide arduraduna izango da, baita Osasun arlorakoa eta Giza Eskubideak eta Elkarbizitzarena.

Interesatu Zaitez