EBBk eta Euskadiz kanpoko Argentinako Erakundeak alderdikide jeltzaleak deitu dituzte Bahía Blancako Euskal Etxeari laguntzeko dirua biltzera

Joan den ostiralean ezbehar jarioa ekarri duen ekaitzak, euskal jatorriko pertsona ugari bizi diren herrialde honetatik informatu dutenez behintzat, 16 hildako utzi ditu, milaka ebakuatu eta konta ezinezko kalte materialak, hiri horretako euskal komunitateari eta Unión Vascari berari zuzenean eragiten diotenak

EBBk eta Euskadiz kanpoko Argentinako Erakundeak alderdikide jeltzaleak deitu dituzte Bahía Blancako Euskal Etxeari laguntzeko dirua biltzera    11Martxoak
MartxoaK 11 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Iragan asteburuan euri jasa handiak eman ziren Argentinako Bahia Blancan eta  horrek 16 heriotza utzi ditu, milaka hiritar ebakuatu beharraz eta konta ezinezko kalte materialaz gain. Hondamendiaren tamaina ikusita (urpean  eta lokaztuta utzi ditu kaleak eta ospitaleak eta ikastetxeak kaltetuta) eta oinarrizko azpiegiturak ere kaltetuak izan direla ikusita, EAJren Euzkadi Buru Batzarrak eta Euskadiz kanpoko Argentinako Erakundeak jeltzaleei dei egiten diete  Bahia Blancako Euskal Etxeari (Union Vasca) diruz laguntzeko, euri-jasa horien eragina jasan duen euskal komunitate handiari babesa eskainiz.

Buenos Airesetik 650 kilometrora dagoen hiri honetako alderdikideen bitartez EAJ-PNVk jaso duen informazioaren arabera, euskal komunitatearen zati batek dena galdu du eta askok eta askok kalte material handiak jasan dituzte. Unión Vascaren egoitza ere kaltetu da, ura 70 zentimetrora iritsi baita. Helarazi dizkiguten irudietan ikusi bezala, eraikinak askotariko kalteak jasan ditu, baina altzari eta tresna elektriko asko nabarmen kaltetuta geratu dira. Era berean, areto batzuen sabaia txikituta dago, lokatzak lurraren zati handi bat estaltzen du, balio sentimental handiko objektuak, hala nola Gernikako Haritzaren putzua, kaltetuta daude eta pilotalekua urez bete da. Baina hau ez da Bahia Blancan eman den lehen ezbeharra, 2023ko abenduan tornado gogor batek, euri jasa handiekin, kalte handiak ekarri baitzituen hiri osoan, Unión Vascaren egoitzan ere.  Bertakoek ahalegin handia egin behar izan zuten, pertsonala eta ekonomikoa, egoitzaren egoera berroneratzeko eta 2024ko azaroan Euskal Astea ospatu ahal izateko.

Hain egoera tamalgarrian, EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak bere egin du Euskadiz kanpoko Argentinako Erakundeak  Bahía Blancako euskal etxearen bidez helarazi duen komunikatua, eta alderdikide jeltzaleak deitu ditu uholdeek eragin dituzten kalteak arintzen laguntzeko dirua biltzera. Erakunde horrek zabaldu duen agirian adierazten denez , “gure Euskal Etxearen jatorrizko helburua elkarri laguntzea izan denez, funtsak erabiliko dira egoera ahulenean dauden bazkideei laguntzeko”. Eskutitzak jarraian adierazten du dei honen bidez zabaldu nahi den diru bilketan jasotakoa erabiliko dela Euskal Etxeko kalteak konpontzeko. Azkenik, soberakina,  tokiko udal agintaritzari emango zaio

Iragan larunbatean, EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren buru Andoni Ortuzarrek, bere sare sozialetik zabaldu nahi izan zuen hiri horrekin elkartasuna adierazteko mezua. “Bahia Blanca harrera lurraldea izan da beti euskaldunentzat, eta trantze gogor honetan zuengandik gertu egon nahi dugu", esan zuen. EAJ-PNVk, beraz,  bat egiten du Argentinan piztu den elkartasun oldearekin.

Jarraian, Bahia Blancako herritarrek jasandako ezbeharraren aurrean haiei laguntzeko ekarpenak egiteko kontu-zenbakiak. Ekarpen hauek Bahia Blancako Euskal Etxeak zuzenean jasoko ditu. 

Titularra: Unión Vasca Sociedad de Socorros Mutuos

Bahia Blancako Euskal Etxeko kontu korrontea Euskaditik bere ekarpena egiten duenarentzat:
ES79 0182 5685 01 0091500421

Bahia Blancako Euskal Etxeko kontu korrontea Argentinatik bere ekarpena egiten duenarentzat:
017 0482 6 2000000001546 8

 

Interesatu Zaitez