EAJ-PNVk zortzi asteko guraso-baimena ordain dezala eskatuko dio Espainiako Gobernuari

Nerea Ahedok gogora ekarriko du Europako zuzentarauak gurasoen zaintza-baimenak ordaintzera behartzen zuela, beranduenez 2024ko abuztuan

EAJ-PNVk zortzi asteko guraso-baimena ordain dezala eskatuko dio Espainiako Gobernuari 20Otsailak
2025
2025 OtsailaK 20 |
Senatua

PARTEKATU

Datorren astearteko osoko bilkuran, Nerea Ahedo EAJ-PNVko senatariak Espainiako Gobernuari galdetuko dio zer pauso ematen ari den zortzi asteko guraso-baimenaren ordainketa gauzatzeko.

2023an, Langileen Estatutuak zortzi urtetik beherako seme-alabak dituzten enplegatuentzako zortzi asterako guraso-baimena ezarri zuen, gaur egun ordaintzen ez dena, nahiz eta 2024an Gobernuak hala egingo zela aurreratu. Europako Parlamentuaren 2019/1158 Zuzentarauak gurasoen zaintza-baimenak 2024ko abuzturako, beranduenez, ordaintzera behartzen zuen. Hori dela eta, Europako Batzordeak zehapen-prozesua hasi du Espainiarentzat, zigor ekonomikoak ekarri diezazkiokeenak, Familia eta Lana Bateragarri Egiteko Europako Zuzentarauaren transposizio osoa ez betetzeagatik.

Interesatu Zaitez