Mikel Legardak gogora ekarri du ekimen honek barne hartzen duela Herritarren Segurtasunari buruzko Legearen 36 artikuluren aldaketa, 2023an hitzartu baitziren EAJ-PNVk aurkeztutako testua oinarritzat hartuz, eta adierazi du Euskal Taldeak zuzenketak aurkeztuko dizkiela desobedientziari eta Poliziarekiko errespetu faltei buruzko artikuluei
"Euskal Taldearentzat helburu politikoa da Mozal Legea aldatzea, baina geuretzat gordetzen dugu elkarrekiko lagapenen ondorioz desorekatuta gera litekeen gairen bat berriz aztertzeko eskubidea. EAJ-PNVk ez ditu amaitutzat ematen berak negoziatu ez dituen akordioak". Mikel Legarda diputatu jeltzaleak hitz horiekin laburbildu du Herritarren Segurtasunerako Legearen (Mozal Legea) erreforma izapidetzeko prozesua.
Hitza hartzeko izan duen tartean, Legardak gogorarazi nahi izan du Mozal Legearen erreforma Euskal Taldeak bultzatu zuela 2017an, eta aurreko legealdian 36 artikulu aldatzea adostu zela, "Bilduren eta ERCren erruz" azkenean aldatu ez zirenak. Hain zuzen ere, 4 puntutan desadostasun bat egon zen, eta Espainiako Gobernua eta Bildu akordio batetar iritsi dira orain; baina Legardak berretsi duenez "jokabide hori ez zaigu egokiena iruditzen konfiantza sustatzeko, eta aurreko legealdiko bilera diskretuen dinamikarekin jarraitu beharko zen", talde parlamentario guztien arteko akordioa lortzeko.
Aitor Esteban Euskal Taldeko bozeramaileak aurreratu zuenez, "aginte-printzipioari eutsi behar zaio", eta jeltzaleek desoreka ikusten dute desobedientziari, agintearen aurkako erresistentzia nabariari edo nortasun-proportziorik ezari buruzko artikuluetan, hutsegite larriak izatetik arinak izatera igarotzen baitira; eta errespetu-faltetan, gertatzen badira eta egin duenak damutzen dela esaten badu, edozein motatako zigorrak desagertzen dira. "Arraro samarra da. Egun batean egin dezakezu, eta hurrengo egunean ere bai", esan du Estebanek.