Kongresuak aho batez onartu du Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari Amiantoaren Biktimen Funtsa baliabidez hornitzea eskatzeko aurkeztu duen ekimena

Idoia Sagastizabalek Amiantoaren Legearen Erregelamendua garatu ez izana aurpegiratu dio Espainiako Gobernuari, eta "biktimentzako benetako erreparazioa eta kalte-ordain bidezkoak jaso ahal izatea" eskatu du

Kongresuak aho batez onartu du Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari Amiantoaren Biktimen Funtsa baliabidez hornitzea eskatzeko aurkeztu duen ekimena 26Irailak
IrailaK 26 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Kongresuak aho batez onartu du Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak aurkeztu duen legez besteko proposamena, zeinaren bidez Espainiako Gobernuari eskatzen baitzaio Amiantoaren Biktimen Funtsa baliabidez hornitzeko. Ekimen hori Kongresuko hainbat taldek aurkeztu zuten, baina beren sinadurak erretiratu egin zituzten Osoko Bilkurara ez eramateko. Sagastizabalek "harridura" agertu du egoera horrengatik, eta EAJ-PNVk amiantoaren biktimekin duen konpromisoa berretsi du: "Amiantoaren biktimentzako benetako erreparazioa eskatzen dugu, kalte-ordain justuak jasotzeko aukera izan dezaten".

"Pozoi honen biktimak ikusezinak dira oraindik. Nahiz eta Kongresuak lege bat onartu zuen hura aitortzeko eta erreparazioa eskaintzeko. Amiantoaren biktimekin dagokiona betetzeko eskatzen diogu Espainiako Gobernuari", esan du Sagastizabalek, 2022an Gorteek  Amiantoaren biktimentzako konpentsazio funtsa sortzeko Legea onartu zutela gogoraraziz. Madrilen onartutako legeak baldintza bat ezartzen du Funtsa  hau martxan jartzeko: 3 hilabeteko epean erregelamendu bat onartzea kalte-ordainen zenbatekoak, bete beharreko baldintzak edo eskaerak bideratzeko prozedura arautzeko, baina, Sagastizabalek esan bezala, "20 hilabeteko epea igaro da araua onartu zenetik, eta Espainiako Gobernuak  tarte honetan ez du ezer egin".

Ondoren, Kongresuak onartutako testua:

"Kongresuak Gobernuari  eskatzen dio:

  • Onar dezala 21/2022 Legearen Erregelamendua.
  • Kontuan har dezala biktimen elkarteek eta sindikatuek 2023ko uztailean erregelamenduaren proiektuari aurkeztutako alegazioak.
  • Amiantoaren Biktimen Funtsa 21/2022 Legea betetzeko baliabideez hornitzeko beharrezkoak diren aurrekontu-neurriak har ditzala".

 

Interesatu Zaitez