Euskal Taldea, ELA Legea aurrera ateratzeko akordioan

Maribel Vaquero diputatu jeltzaleak gaur sinatu du datozen asteotan Kongresuan onartuko den Lege Proposamena, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (ELA) duten pertsonen arreta hobetzeko eta haien bizimodua duintzeko

Euskal Taldea, ELA Legea aurrera ateratzeko akordioan 18Irailak
2024
2024 IrailaK 18 |
Kongresua

PARTEKATU

Euskal Taldeak Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (ELA) duten pertsonei arreta emateko egin den Lege Proposamena sinatu du gaur, Behe Ganberako gainerako taldeekin bat eginik eta ELA gaixoen eta haien senideen Erakundeen Konfederazio Nazionalaren (ConELA) ekarpenarekin aurrera atera ahal izan dena. Maribel Vaquero diputatu jeltzale eta osasun gaietarako bozeramaileak nabarmendu duenez, adostasun zabal horren bidez "gaixo guztien bizitza duinduko da eta jasotzen duten arreta integrala hobetuko da". Vaquerok adierazi du berak espero duela neurri horiek eraginkorrak izatea eta autonomia erkidegoek praktikan jarri ahal izatea, eta gogorarazi du Euskadin protokoloak garatzen ari direla arreta soziosanitarioa hobetzeko. "EAJ-PNV dago ELAk jota dauden gaixoekin eta bere familiekin", esan du.

Interesatu Zaitez