Aitor Estebanek Diadan adierazi du EAJ-PNVk Kataluniako herriarekiko duen errespetua eta gogora ekarri du Euskadi eta Katalunia direla “nazio aitortza erreklamatzen duten” bi nazio

Euskal Taldeko bozeramailea EAJ-PNVren ordezkaria izan da Junts per Catalunyak Rafael Casanovaren omenez egin duen lore-eskaintzan

Aitor Estebanek Diadan adierazi du EAJ-PNVk Kataluniako herriarekiko duen errespetua eta gogora ekarri du Euskadi eta Katalunia direla “nazio aitortza erreklamatzen duten” bi nazio 11Irailak
IrailaK 11 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVk babesa eta errespetua adierazi dio aurten ere Kataluniako Herriari bere Diada Nazionalaren egunean. Aitor Esteban jeltzaleen ordezkari gisa joan da urteroko  eta “ezinbesteko” hitzordu horretara, Junts per Catalunyako ordezkaritza batekin batera, Jordi Turull idazkari nagusia buru zela. "Egun garrantzitsua da Kataluniarentzat, guretzat Aberri Eguna den bezala. Bi herri hauek, Euskadik eta Kataluniak, nazio izanik, gainerako herriek onartzea, berrestea eta aitortzea nahi dute", esan du Estebanek Rafael Casanovaren omenez egindako lore-eskaintzaren ostean. Rafael Casanova 1714ko irailaren 11n hil zen, Bartzelonaren eta Kataluniaren askatasunen defentsan. "EAJ-PNV beti egongo da herrien askatasun eskubidearen alde, eta herriek beren etorkizuna erabaki dezaten. Euskal herritarrentzat nahi duguna besteentzat nahi dugu", azpimarratu du bozeramaile jeltzaleak.

Gainera, Estebanek "harridura" agertu du Amnistia legea aplikatzen ari ez diren ebazpen judizialengatik: "Justifikazio aldrebesa bilatu ahal da, kasu batzuetan Amnistia legea ez aplikatzeko, baina ez dago zalantzarik Kongresuaren eta Gorteen borondatea  zela delitu eta akusazio guztiei amnistia aplikatzea". "Arau hau aplikatzen ez dutenek ez dute zuzenbidearen eta herritarren ordezkaritza-borondatearen arabera jokatuko", esan du.

Interesatu Zaitez