Aitor Esteban, EAJ-PNVren ordezkari Diadan

Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak Rafael Casanovari egingo zaion ekitaldi instituzionalean parte hartuko du bihar, Junts per Catalunyaren ordezkaritzan integratuta, alderdi jeltzaleak Kataluniar herriarekiko duen errespetuaren adierazgarri gisa

Aitor Esteban, EAJ-PNVren ordezkari Diadan 10Irailak
IrailaK 10 |
EBB

PARTEKATU

Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaile Aitor Esteban EAJ-PNVren ordezkaria izango da bihar Kataluniako Diadan. Junts per Catalunyaren ordezkaritzan integratuta, alderdi jeltzaleak, beste behin ere, bere errespetua eta babesa adieraziko dizkio kataluniar herriari. 9:00etatik aurrera Estebanek parte hartuko du Rafael Casanovaren monumentuan egingo den lore eskaintzan. Casanova 1714an hil zen Bartzelonaren eta Kataluniako askatasunen aldeko borrokan. Lore eskaintza amaitutakoan, Euskal Taldeko bozeramaileak hedabideetako profesionalen galderak erantzungo ditu. Jarraian, bisita Madrilera itzuliko da Kongresuko lanari berriz heltzeko.

Interesatu Zaitez