Pradales Lehendakariak Nafarroako Parlamentua bisitatu du eta Unai Hualde Presidenteak harrera egin dio

Biak bat datoz Euskadiren eta Nafarroaren arteko egungo lankidetza-ereduaren oinarri diren lotura historiko, kultural, linguistiko eta sozialetan sakontzeko premian

Pradales Lehendakariak Nafarroako Parlamentua bisitatu du eta Unai Hualde Presidenteak harrera egin dio 04Irailak
IrailaK 04 |
Eusko Jaurlaritza

PARTEKATU

Nafarroako Parlamentuko Presidente Unai Hualdek harrera egin dio gaur arratsaldean Imanol Pradales Lehendakariari, bere bulego ofizialean

Bilera Lehendakariak hasitako bilera-sortaren barruan kokatzen da, besteak beste, Euskadiren eta Nafarroaren arteko egungo lankidetza-ereduaren oinarri diren lotura historiko, kultural, linguistiko eta sozialak sakontzeko.

Bertan, Pradalesek eta Hualdek gaurkotasun politikoa aztertzeko aukera izan dute, eta harreman berezia duten lurraldeen arteko harreman arin eta instituzional eta administratiboak izatearen garrantzia azpimarratu dute.

Iturria: Irekia

Interesatu Zaitez