Imanol Pradales: “Gaur eta hemen berresten dut Vitoria-Gasteizen EAG berria egiteko daukadan konpromisoa”

EAJ-PNVren Lehendakarigaia itxaropentsu agertu da Osakidetzaren inguruan euskal akordio zabal bat lortzeko aukeraren aurrean

Imanol Pradales: “Gaur eta hemen berresten dut Vitoria-Gasteizen EAG berria egiteko daukadan konpromisoa” 17Apirilak
ApirilaK 17 |
EBB

PARTEKATU

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Imanol Pradalesek gaur berretsi du osasuna eta Osakidetza direla bere lehentasunik nagusiena, eta hitzeman du osasun sistemako profesionalekin elkarlanean Etengabeko Arretako Guneen mapa goitik behera aztertuko duela “ahalik eta zerbitzurik onena bermatzeko”.

EAJ-PNVren Lehendakarigaia Gasteizen egon da gaur osasunari buruzko topaketa batean, EAJ-PNVren zerrendetan doazen eta osasun-arloan lan egiten duten edo prestakuntza duten emakume eta gizonekin, eta bertan berretsi du Euskadiko hiriburuko EAGarekin hitzemanda daukan konpromisoa. “Euskal gizarteak merezi du eta profesionalek ahalik eta azpiegiturarik eta ekiporik onenak merezi dituzte. Aurten, esaterako, 277 milioi euro bideratuko ditugu Donostia, Basurto eta Usansolo-Galdakaoko ospitaleak handitzeko, iaz Txagorrituko ospitaleak ireki zuen bidetik joan daitezen”, esan du.

Imanol Pradalesek ziurtatu du Vitoria-Gasteizko Osasun Zerbitzua hobetzen jarraituko dela, eta horretarako aurreikusita dagoela 15 milioi euroko inbertsioa: “hiru urteko epean anbulatorio berri bat abiarazi eta zabalduko dugu Alde Zaharrean, baliabiderik onenekin, gasteiztarrei zerbitzurik onena emateko”, iragarri du.

Interesatu Zaitez