EAJ-PNVk sexu-indarkerian eta haurren eta nerabeen aurkako delituetan espezializatutako epaitegiak albait arinen martxan jartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari

María Dolores Etxanok Bolaños ministroari adierazi dio beharrezkoa dela epaileek eta fiskalek berdintasunean, indarkeria sexisten aurkako prestakuntza integralean eta haurren eta nerabeen aurkako indarkerian espezializatutako prestakuntza izatea

EAJ-PNVk sexu-indarkerian eta haurren eta nerabeen aurkako delituetan espezializatutako epaitegiak albait arinen martxan jartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari 20Otsailak
OtsailaK 20 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVko Maria Dolores Etxano senatariak Espainiako Gobernuari eskatu dio abian jar ditzala sexu-indarkerian eta haurren eta nerabeen aurkako delituetan espezializatutako Epaitegiak eta Fiskaltzak. Gaur arratsaldeko kontrol saioan, ordezkari jeltzaleak Felix Bolaños ministroari gogorarazi dio gainditu egin dela sexu-askatasunaren berme integralari buruzko lege organikoak eta haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean erabat babesteari buruzko lege organikoak horretarako ezartzen zuten epea. Hori dela eta, galdetu dio ea zein epe aurreikusten duen epaitegi espezializatu horiek ezartzeko aukera ematen duten lege-proiektuak aurkezteko.

Etxanok Presidentzia, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroari adierazi dio beharrezkoa dela organo espezifiko horiek sortzea, "epaileek eta fiskalek prestakuntza espezializatua izan dezaten emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean, indarkeria sexisten aurkako prestakuntza integralean, haurren eta nerabeen aurkako indarkerian, eta adingabeak eskubideen titulartzat har ditzaten, eta ez soilik babes-subjektu gisa".

Azpimarratu duenez, gaur egun ez da betetzen lege horietan ezarritako "birbiktimizazioa saihesteko" helburua; izan ere, adituak bat datoz esatean emakume, haur eta nerabe gehienak ez direla prozesu judizialetan babestuta eta eroso sentitzen, zigor-sistemak ez duela prozesu-unerik ez eta biktimek beren bizipenak eta izandako sufrimendua azaltzeko aukera ematen duen hizkuntzarik, eta epaileek Zigor Kodea beren eskema kognitibo eta ideologikotik abiatuta aplikatzen dutela, genero eta haurtzaro ikuspegirik gabe. "Sexu-indarkeriei dagokienez, emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegien eta fiskaltzaren eskumenak berrikusi beharko dira, baita sortzen diren organo espezializatuen titulartasuna lortzea ahalbidetzen duten hautaprobak ere", gaineratu du senatariak.

 

Interesatu Zaitez