Nerea Ahedok epe laburreko neurriak eskatu dizkio Escrivá ministroari Gizarte Segurantzaren bulegoetako kolapso jasanezina konpontzeko

Aurpegiratu dionez, “duela hiru urte estrategia bati buruz hitz egin zenigun, baina oraindik ez dugu ikusi”, baita bere txoke-planak ez duela funtzionatzen ere

Nerea Ahedok epe laburreko neurriak eskatu dizkio Escrivá ministroari Gizarte Segurantzaren bulegoetako kolapso jasanezina konpontzeko 18Apirila 18 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVko Nerea Ahedo senatariak Gizarte Segurantzaren bulegoetako arretaren egoera jasanezina konpontzeko epe laburrerako neurriak har ditzala eskatu dio Escrivá ministroari. Gaur arratsaldeko Osoko Bilkuran, Ahedok Gizarte Segurantza, Gizarteratze eta Migrazio ministroari aurpegiratu dionez “duela hiru urte estrategia bati buruz hitz egin zenigun, baina oraindik ez dugu ikusi”. Gainera, esan dio bere txoke-planak “ez duela funtzionatzen, ez behintzat Euskadin”, eta orduko zenbait neurri azaldu ditu, hala nola arratsaldeetan artatzea, pertsonako 10 minutuko gehieneko denbora ezartzea, edo 65 urtetik gorakoek aldez aurretik hitzordurik behar ez izatea.

Euskal Talde Parlamentarioaren ordezkariak Goi Ganberan jakinarazi du erretiro-, ezintasun-, alarguntza- edo amatasun-pentsioen izapideek hiru hilabete arteko atzerapenak metatzen dituztela, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, “Araba dela egoera onenean dagoen lurraldea, langileen %45 falta den arren”, Gobernuaren azpiordezkaritzaren datuen arabera. “Ez dizut esango nolakoa den Gipuzkoako eta Bizkaiko egoera, beste probintzia batzuetara erromesaldiak egitera behartuta gaudela”.

Datuei erreparatuta, Ahedok agerian utzi du “arazo estruktural bat dela, urrunetik datorrena”. Hala, Ministerioaren beraren datuen arabera, gaur egun langileak %25 murriztu dira duela 10 urteko datuekin alderatuta, eta enplegatuen batez besteko adina 56 urtekoa da. “747 interinoei buruz eta 2022ko LEPari buruz hitz egingo diguzu, badakigu honek zenbat denbora behar duen, beraz, epe laburreko neurriak eskatzen dizkizugu”.

 

Interesatu Zaitez