Beatriz Artolazabalek eta Ramiro Gonzálezek talentua erakartzeko eta atxikitzeko zerbitzu bat sortuko dela iragarri dute

Gasteizko alkategaiak eta Arabako ahaldun nagusigaiak adierazi dute gizarte modernoen garapenerako oinarria dela prestakuntza oso kualifikatua. “Enpresen, unibertsitateen eta Lanbide Heziketako eta Ikerketako zentroen lankidetzak lehentasuna izango du”
Beatriz Artolazabalek eta Ramiro Gonzálezek talentua erakartzeko eta atxikitzeko zerbitzu bat sortuko dela iragarri dute
11
Martxoa
ABB
PARTEKATU
11 Martxoa | ABB

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Talentua erakartzea, lotzea eta atxikitzea izan da lehen ekitaldi bateratuaren ardatz nagusia. Beatriz Artolazabal Gasteizko Udalerako hautagaiak eta Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusi eta berrautaketarako hautagaiak hartu dute parte. 'Gasteiz-Araba Talent' agentzia funtsezkoa izango da gure ekonomia sendotzeko eta etorkizuna eraldatzeko.

Gasteizko alkategaiak ziurtatu du hiriarentzat erronka garrantzitsuenetako bat izango dela talentua atxikitzea, gaitasun horrek aukera emango digulako hiri dinamikoa eta lehiakorra izateko. Etorkizunean arrakasta izango duen hiria. Horretarako, ezinbestekoa izango da ingurune eta ekosistema egokia eskaintzea, hemen eta kanpoan trebatzen direnentzat erakargarria izan dadin. Lehiaketa batean gaude. Herrialde aurreratuenak lehian ari dira langile prestatuenak nork bereganatzen dituen ikusteko. Ezin gara atzean geratu. Unea da lehiatzeko eta talentua erakartzeko eta atxikitzeko helburu hori lortuko duten baldintzak eskaintzeko. Baldintza horiek dira, azaldu duenez, hirian eta lurraldean ezagutzaren ekonomiarekin eta berrikuntzarekin lotutako proiektu berriak ezartzeko guneak eta sektore berri horretan lan egingo duten pertsonentzako zerbitzu onak eskaintzea.

Vitoria-Gasteiz, amaitu du Artolazabalek, hiri dinamikoa, ekintzailea eta bizia da, eta bere zerbitzuen eta bikaintasuna bilatzen du hiri-espazioen kalitatean. Kokapenagatik, konektibitateagatik eta masa kritikoagatik, funtsezko espazioa da Euskadin berrikuntza-ekosistema bat eratzeko.

Ramiro González, bere aldetik, hasi da esaten erronka handia dela munduko herrialde, lurralde eta hiririk aurreratuenak talentua erakartzeko eta atxikitzeko orduan, eta argi utzi du Eusko Alderdi Jeltzaleak talentua jarriko duela politiken erdigunean, etorkizuna baita. Talentuaren inguruan benetako ekosistema bat sortuko dugu.

Puntu honetan, zehaztu ditu  Gasteiz-Araba Talent martxan jartzearekin aurreikusten diren ekintzak; horien artean, coliving bat eta talent house bat garatzea nabarmendu du, hemen kokatzen diren talentudun pertsonei ostatua errazteko, bai eta talentuaren softlanding agentzia bat ere, gure artean lurreratzen laguntzeko. Gaineratu du, zerbitzu berri horrek enpresei emango dizkiela berritzeko eta aurrera egiteko behar dituzten profil profesionalak. “Azken batean -ondorioztatu du-, orain kanpoan dagoen talentu arabarra itzul dadin lan egingo dugu; beste herrialde batzuetako talentua bilatuko dugu eta daukagun talentua joan ez dadin ahaleginduko gara. Araba aukeren lurraldea da, eta Euzko Alderdi Jeltzaletik lan egingo dugu etorkizunean are gehiago izan dadin”.

Aurkezpen ekitaldian, Araba Buru Batzarreko presidenteak, Jose Antonio Susok, azpimarraty du Udalak eta Aldundiak elkarrekin egindako lanaren garrantzia gure lurraldeak eta hiriak aurrera egin dezaten eta kalitatezko jarduera eta enplegua sortzeko. Elkarrekin batu eta indar handiagoa hartzen dugu. EAJren kudeaketa-ereduaren ezaugarri nagusia erakundeen arteko lankidetza indartzea da. Elkarlanaren eta akordioaren bideak ahalbidetuko du Gasteiz eta Araba aintzat hartzea lehiakortasun handia dutelako eta berritzeko eta ekiteko gaitasuna dutelako.

 

 

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ