Auzitegi Gorenak 'Miñano auzian' eman duen epaiaz EAJ-PNVk egiten duen balorazioa

Auzitegi Gorenak 'Miñano auzian' eman duen epaiaz EAJ-PNVk egiten duen balorazioa
10
Urtarrila
EBB
PARTEKATU
10 Urtarrila | EBB

Auzitegi Gorenak amaiera jarri dio gaur ‘Miñano auzia’ deitu zen prozesu judizialari. Bere sasoian, Arabako Probintzia Auzitegiaren epaia ezagutu bezain laster egin genuen bezala, gaur ere auto judiziala onartzen dugu eta, beti egin dugun bezala, aldarrikatu egiten dugu etikoki gaitzesgarria den edozein praktika, herritarren zerbitzura lan egiteko helburuaren kontrakoa dena, Euzko Alderdi Jeltzalearen praktika eta asmoetatik kanpo dagoela. Ebazpenak azaltzen ditu EAJ-PNVrekin inolako zerikusirik ez duten jarrerak eta jokaerak. Guztiz alderantziz, halako jokaerak beti deitoratuko baititu Alderdi honek. EAJ-PNVk praktikatzen duen politika bideratuta dago euskal gizartearen bizimodua eta ongizatea hobetzera.

Gaur ezagutu den epaiak abalatzen du, halaber, kasu honek ez duela zerikusirik EAJ-PNVrekin, alderdi politiko gisa, ezta bere finantzaketarekin ere. Ez ahozko epaiketaren irekiera autoan, ezta Arabako Probintziako Entzutegiaren epaian, ezta Auzitegi Gorenaren epaian ere ez baita gai honi buruzko erreferentziarik egin.

Era berean gogoratu behar da Arabako Probintziako Entzutegiaren epaia ezagutu zen egun berean (2019ko abenduaren 17an) Euzkadi Buru Batzarraren egungo presidente Andoni Ortuzar eta karguan lehenago egon zena, gaur egun Lehendakari dugun Iñigo Urkullu, publikoki eta jende aurrean agertu zirela euskal gizarteari barkamena eskatzeko, orduan epaitu ziren jokaerengatik. Gaur berresten dugu barkamen eskari hori euskal gizarte osoaren aurrean.

Duela hamabi urte, pertsona hauek beren alderdikide txartelak entregatu zituzten eta beren erantzukizun publikoak eta barne ardurak kendu zitzaizkien. Aldi honetan guztian, beren alderdikidetza kautelaz etenda izan dute. Gaur, epaia irmoa den aldetik, Alderditik kanporatzeko behin betiko espedientea gauzatuko da dagokion barne epaimahaiaren aurrean eta indarrean dauden Estatutuetan jasotzen dena betez.

EAJ-PNVko milaka emakume eta gizonen zintzotasuna balioetsi eta aldarrikatu nahi dugu, bai eta beren garbitasuna ere, beren denbora pertsonala eta beren familiena dedikatzen dutenenak, beren ongizatea eta aurrera egiteko gaitasun osoa eskaintzen baitituzte zerbitzu publikora dedikatzeko.

Amaitzeko, azken hausnarketa bat egin nahi dugu prozesu hau, gure ustez, gehiegi luzatu delako. Auzi honek inplikatu ditu gaur kondenatuak izan direnak baino askoz pertsona gehiago, eta horrek garamatza prozesu judizial arinago eta bermatzaileagoak bideratu behar direla azpimarratzera.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ