Memoria Demokratikoaren Legearen alde bozkatu du Euskal Taldeak hainbat hobekuntza jasotzea lortu ondoren eta “aurrerapauso” jo duelako

Mikel Legarda diputatu jeltzaleak gaur nabarmendu du EAJ-PNVk lortu duen akordioa Guda Zibilean inkautatutako agiriak, ikurrak, enblemak eta banderak alderdi politikoei eta erakunde sindikalei itzultzeko

Memoria Demokratikoaren Legearen alde bozkatu du Euskal Taldeak hainbat hobekuntza jasotzea lortu ondoren eta “aurrerapauso” jo duelako 04Uztaila 04 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak Memoria Demokratikoaren Lege Proiektuaren alde bozkatu du gaur Konstituzioaren Batzordean, Gobernu zentralak aurkeztu duen testuan parlamentuko izapidean hobekuntzak jasotzea lortu ondoren eta altxamendu militarrean, Guda Zibil garaian, frankismoan eta trantsizioan gertatutakoagatik “memoria, justizia eta erreparazioa” bilatzeko bidean “aurrerapausotzat” eman duelako. Mikel Legarda diputatu jeltzaleak nabarmendu duenez, EAJ-PNVk lortu du alderdi politikoei eta erakunde sindikalei itzultzea Guda Zibilean inkautatu zitzaizkien agiriak, ikurrak, enblemak eta banderak. Estatuak urte beteko epea izango du Lege Proiektu hau indarrean sartzetik aurrera, dokumentu funtsak eta bestelakoak identifikatzeko.

Halaber, Euskal Taldeak lortu du interesatuei eta oinordekoei bermatzea agiritegi publikoetan gordetzen diren dokumentu funtsak ikusi ahal izatea. Agiri historiko hauetara sartzea “oso konplikatua” zen hainbat kasutan, Legardak esan bezala, Ondare Historikoari buruzko 1985eko legeak eragotzi egiten baitzuen izaera polizial edo judizialeko datuetara edo datu klinikoetara edo pertsonen segurtasunari, beren ohore edo bizitza pribatuaren intimitateari edo irudiari eragin diezaioketen datuak jasotzen dituzten agirietara sartzea. Agiri hauek ezin ziren kontsultatu eragindakoek berariazko baimena eman ezik edo beren heriotzatik hogeita bost urte igaro arte.

Hala ere, Legardak deitoratu du araudian ezin izan dela jaso Euskal Taldeak proposatzen zuen hobekuntza, Euskadiko Gobernuari, Foru Aldundiei eta II. Errepublika eta erbesteko garaiko erakundeei beren agiriak itzultzeko. Hala ere, jeltzaleek lanean jarraituko dute “erreklamazio historiko” hau lortzeko.

Interesatu Zaitez