BBBk irmotasun eta sendotasun osoz salatu ditu Sopuerta, Gordexola, Galdames, Olakoaga eta Gueñesko batzokien kontra eta Errusiaren alde egin diren azken erasoak

EAJ-PNVren Bizkaiko exekutiba berriro irten da Ukrainako milaka errugabe eta zibilen erailketa legitimatzen duten taldeek eginiko ekintzak salatzera, eta gogora ekarri du 11 direla dagoeneko azken hamar egunetan bere egoitzen kontra erregistratu diren erasoak
BBBk irmotasun eta sendotasun osoz salatu ditu Sopuerta, Gordexola, Galdames, Olakoaga eta Gueñesko batzokien kontra eta Errusiaren alde egin diren azken erasoak
28
Ekaina
BBB
PARTEKATU
28 Ekaina | BBB

Ezezagunek bart gauean erasotu dituzte Sopuerta, Gordexola, Galdames, Olakoaga eta Gueñesko batzokiak, egoitza jeltzaleetako hormetan Errusiak Ukraina inbaditu izana babesten dutenak eta igitaia eta mailuarekin amesten dutenak errepresentatzen duten ‘Z’ hizkia margotuz. Bart egin diren azken erasoak gehitzen zaizkie azken egunotan Loiu, Armintza (Lemoiz), Larrabetzu, Lezama, Lemoa eta Zeberioegin direnei. Erasoak egin dituzte Ukrainako inbasioa defendatzen duten eta Errusia Handiaren izenean milaka errugabe eta zibilen erailketa legitimatzen duten taldeek. Errusiaren alde egin diren pintada andana honen aurrean, Bizkai Buru Batzarrak argi eta irmo salatu nahi ditu ekintza doilor, anker eta bidegabe hauek, gerratik ihesi Euskadiraino iritsi diren errefuxiatuen funtsezko eskubideen eta giza duintasunaren kontrako erasoak diren heinean.

EAJk 127 urte daramatza politika egiten, bai eta euskal kausa ez ezik bidezko jotzen dituen kausa guztiak defendatzen ere, eta Ukrainakoa bidezkoa eta zuzena da, inolako zalantzarik gabe. Hori argi utzita, esandako ekintzek argi eta garbi erakusten dute egileen doilorkeria eta gizatasunik eza,eta argi utzi nahi dugu ez gaituztela kikilduko ezta baldintzatuko ere EAJ-PNV osatzen dugun emakume eta gizon guztion jarduketa politiko eta humanista.

EAJ-PNVren Bizkaiko exekutibari dagokion aldetik, Giza Eskubideak urratuko dituen edozein ekintza salatzen jarraituko dugu, eta gogoratu nahi dugu gutxiengo batek eginiko ekintzak eta pintadek ez dutela ezerezean utziko Euskal Herriaren gehiengo nagusi bat gerraren kontra agertu dela.Ulertzen zail egiten zaigu, ulertezin ez esatearren, zerk eraman ditzakeen eraso hauen egileak Putinek eragin duen gerra eta Errusiako ejertzitoak gizateriaren kontra egin dituen krimenak babestera. Erabat deitoragarria da gutxiengo batek, ia erresiduala, Errusiak Ukraina inbaditu izana aldarrikatzea, eta erabat gaitzesgarria da biktimak berriro biktimatizatu nahi izatea. Pertsona hauekemakumeak eta haurrak dira gehien bat, eta beren herrialdetik eta etxetik ihesi atera behar izan dute beren bizia ez galtzeko.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ