Txarapeako mendi-hegala egonkortzeko, komentuaren ingurua berrurbanizatzeko eta Iturrizar plazatik Txarapeara igogailu publikoa eraikitzeko partida ekonomikoak sortzea proposatzen da. 800.000 euro gordeko dira egungo ezegonkortasun ekonomikoaren testuinguruan sor daitezkeen ezuztekoei eta beharrei aurre egiteko.
19Maiatzak Aretxabaletako Udalak 5.000.000 euroko diruzaintzako gerakinarekin itxi du 2021eko aurrekontu-ekitaldia. Udal Gobernuak, neurri handi batean, 2022ko aurrekontuetan jasota ez dauden proiektu berrietara bideratu nahi du gerakina; hala nola, Txarapeako hegala egonkortzera eta komentua zenaren ingurunea urbanizatzea.
Unai Elkoro alkateak azaldu duenez, soberakin honi esker, proiektu berriei aurre egin ahal izango zaie, “bizitzeko erosoa, erakargarria eta irisgarria izango den herri bat eraikitzen jarraitzeko. Bestalde, irtenbide bat behar duten zenbait jarduera gauzatzeko aukera emango digu, esaterako, Txarapeako mendi-hegala egonkortzea”.
Gerakin hau, batez ere, proiektu batzuek izan duten atzerapenagatik gauzatu ez diren partidetatik dator, baita aurreikusitakoa baino handiagoak izan diren jasotako diru-sarreretatik ere.
Bost milioi euroko zenbateko horretatik, bi milioi euro Udal Gobernuarentzat estrategikoak diren bi proiektu ordaintzeko erabiliko dira: Santakurtz kalean martxan dauden obrak, eta komentuan proiektatzen den adinekoentzako gizarte zentroa.
Gainerako 3.000.000 euroetatik, Udal Gobernuak 2022ko aurrekontuetan 2.200.000 euro sartzea proposatu du, honako proiektu hauek egiteko:
Alkateak nabarmendu du, halaber, ezustekoei eta aurreikusi gabeko gastuei aurre egiteko, soberakinetik 800.000 euro gordetzea proposatu dutela. "Zuhurrak izaten jarraitu behar dugu. Errusiak Ukraina inbaditu izanak eragina du ekonomian, eta, gainera, pandemiaren ondorioak pairatzen ari gara oraindik, azken aurrekontu-ekitaldiak baldintzatu baitizkigu. Ezegonkortasun honen aurrean, ezustekoei eta beharrei erantzuteko prest egon behar gara”, gaineratu du alkateak.
Udal Gobernuak hurrengo Osoko Bilkurara eramango du bere proposamena onar dezan.