María Dolores Etxanok neskatilen, enpakatzaileen eta saregileen erretiroaren arloan onurak aitortzeko konpromisoa legez babestera premiatu du Espainiako Gobernua

Emakumez osatutako kolektibo horrekin hartutako konpromisoak “oraingoan bai” beteko direlako konfiantza azaldu du.
María Dolores Etxanok neskatilen, enpakatzaileen eta saregileen erretiroaren arloan onurak aitortzeko konpromisoa legez babestera premiatu du Espainiako Gobernua IKUSI BIDEOA
27
Apirila
Senatua
PARTEKATU
27 Apirila | Senatua

María Dolores Etxano senatariak José Luis Escrivá ministroak hartutako konpromisoa, hau da, saregileei, neskatilei eta paketatzaileei itsasoaren sektoreko gainerako langileek dituzten baldintza berberetarako sarbidea aitortzekoa, lege-ekintzaren bidez babestera premiatu dio Espainiako Gobernuari. Ildo horretan Euskal Talde Parlamentarioak babestu duen mozio baten eztabaidan, Etxanok adierazi du espero duela Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak apirilaren 5eko Osoko Bilkuran egindako iragarpena “oraingoan bai” gauzatuko dela, eta arrantzaren esparruan Nerea Ahedo senatari jeltzaleak eramandako eta azken hamarkadan EAJ-PNVk eskatu duen hainbat aldarrikapen laster jasoko dituena.

Araudia aldatzeak aukera emango die neskatilei, enpakatzaileei eta saregileei erretiro-adina aurreratzeko koefiziente murriztailea aplikatzeko, nekagarritasun-ezaugarri bereziak dituztelako, itsasoko araubide bereziko gainerako kolektiboek bezala, eta horrek bermatuko luke emakumeen kolektibo horri askotan egin zaion eta beste hainbatetan bete ez den promesa bat gauzatzea. “PPk eta PSOEk egindako promesak, oraindik iritsi ez direnak. Normala da emakume horiek esatea: ‘Ea oraingo hau behin betikoa den’. Haiek betetzen dutelako, eta Gobernuak, ez”.

Etxanok, berriz ere, arrantza-sektoreko emakume langile horiek beren eskubideen alde egin duten lana nabarmendu du –“Diskriminazio-egoera horri eusteko azalpen bakarra da soilik emakumez osatutako kolektibo batez ari garela”, baina ohartarazi du, Espainiako Gobernuak egindako eskariaz gain, EAJ-PNVk kolektiboaren beste aldarrikapen batzuk helarazten jarraituko duela, hala nola haien aitorpen profesionala, haien lan-baldintza gogorrak kontuan har daitezen, eta gainerako arrantza-sektoreari dagozkion gaixotasunen aintzatespena, eta gainerako arrantza-oinarriak.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ