Burujabe ikastaroa: autodeterminazio eskubideaz Azpeitian

Aurtengo formazio-saioetan autogobernuaz, burujabetasunaz eta naziogintzaz arituko dira alderdiko gazteak.

Burujabe ikastaroa: autodeterminazio eskubideaz Azpeitian 12Otsailak
2022
2022 OtsailaK 12 |
Euzko Gaztedi - EGI

PARTEKATU

Gipuzkoako EGIkideak Azpeitiko batzokian izan ziren larunbatean, Burujabe ikastaroaren bigarren formakuntza saioan. Oraingo honetan, autodeterminazio eskubideaz aritu ziren Xabier Ezeizabarrena, zuzenbidean doktore eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakariaren laguntzarekin. Quebec, Eskozia eta beste hainbat estaturik gabeko nazioen autodeterminazio-prozesuez aritu ziren, herrialde horietan jazotakoak eta nazioarteko zuzenbidearen irizpideak lantzen.

Hurrengo saioetan Ibarretxe Lehendakariak 2004an aurkeztutako estatutua berritzeko proposamenaz, Kataluniaz eta etorkizuneko estatus berriaz mintzatuko dira beste hainbat adituekin batera.

Asmoz eta jakitez, aurrera!

Interesatu Zaitez